Giuseppe de Santis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giuseppe de Santis
Bizitza
Jaiotza Fondi1917ko otsailaren 11
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1997ko maiatzaren 16a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Experimental Centre of Cinematography
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak Bitter Rice
Nominazioak
IMDb nm0211459

Giuseppe de Santis (Fondi, Italia, 1917ko otsailaren 11 - Erroma, Italia, 1997ko maiatzaren 16a) italiar zinema-zuzendari eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letrak eta Zuzenbideko ikasketak egiteaz gainera, Centro Sperimentale di Cinematografíako ikasle izan zen.

Guido Aristarco, Michelangelo Antonioni eta beste batzuekin batera, film-kritikak idatzi zituen Cinema aldizkarian. Aldizkari hartan, italiar zinema berritzeko ideiak proposatzen ziren; zuzendaria Vittorio Mussolini zen, Duceren semea. Aldizkariko orrietatik de Santisek zorroztasunez kritikatu eta goraipatu zituen Genina edo Soldati, Castella edo Lattuada bezala, aurreko zinemaren arauei jarraituz, bidea egiten ari ziren zuzendari gazteen lanak.

Italiar neorrealismoaren sorreran, Rosselliniren laguntzaile izan zen. Zuzendari eta muntatzaile gisa egin zuen lehenengo lana Giorni di gloria (1944) izan zen. Handik aurrera, bere sormen-lana ideia sozialista batean oinarritu zen, baina horrek ez zion lagundu bere lehen proiektuari sineskortasunik ematen: Caccia tragica.

Bere bigarren lanean ere, Arroz mikatza, nabarmena da kezka soziala: langile behartsuak nagusien aurrean bat eginda. Alderdi Komunistako kide gisa, arazo sozialak aztertzen dituzten filmak egiten ahalegindu zen. Azkenik, baina, horrelako filmak egiteko zailtasunek zinematik urrundu zuten.

Beste film aipagarri batzuk: Non c´è pace tra gli ulivi (1950); Roma, ore 11 (1952); Un marito per Anna Zaccheo (1953); Cesta duga godinu dano (La strada lunga un anno) (1958); La garçonière (1960); Italiani brava gente (1964); Un apprezzato professionista di securo avvenire (1972).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]