Edukira joan

Giza alu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alua
Emakume baten aluko atalak (ilea moztuta du).
1: Klitoriaren estalkia
2: Klitoria
3: Ezpain txikiak
4: Baginarako sarbidea
5: Ezpain handiak Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteEmakumearen ugaltze-aparatua
Gernu-aparatua
KonponenteakPubis-mendia
klitoria
Ezpainak
pudendal cleft (en) Itzuli
vaginal orifice (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
internal pudendal veins (en) Itzuli
gainazal inginaleko nodo-linfatikoak
Identifikadoreak
Latinezpudendum femininum
MeSHA05.360.319.887
TAA09.2.01.001
FMA20462
Terminologia anatomikoa

Alua edo bulba sexu organoen multzoa da, emakumeen ugaltze aparatuaren kanpoan daudenak, hau da, pubis-mendia, ezpain genitalak, barnekoak eta kanpokoak, klitoriaeta baginako bestibulua (uretraren sarrera, uretra guruina, guruin bestibular nagusiaketa baginako sarrera).[1][2][3]

Perineoa eta uzkia alutik gertu daude, baina ez dira bulbaren parte.

Bulba hitza latineko volva hitzetik dator («umetokia» eta botanikan, frutaren «azala») baita bere etimologia ez dago argi.[4] Latineko volvere (rodar, revolcar, biratu) edota velu erro indogermakoarekin (circunvalar, envolver, girar, virar) harremandu da.[4]

Pubis-mendia edo Venusen mendia pubis-hezurrean dagoen pubiseko sinfisia babesten du hormonek sortzen duten gantz-ehunen bitartez. Pubertaroarekin batera pubiseko ileak ateratzen dira, babes funtzioa dute bakteriak, zikinkeria eta abar kanpoen mantentzeko.[5]

Kanpo ezpainak edo ezpain handiak eta barruko ezpainak edo ezpain txikiak desberdindu daitezke.[6] Barruko ezpainak kanpoko ezpainen barruan daude, klitorian hasten dira eta baginaren sarrera amaitzen den lekuan bukatzen dira.[6] Ezpainek kolore eta tamaina desberdinak izan ditzakete eta adinarekin aldatu daitezke.[6] Kanpokoak zein barrukoak sentikortasuna dute eta exitazio sexualarekin handitzen dira.[6]

Klitoriaren punta barruko ezpainak batzen diren lekuan dago.[6] Klitoriaren zati handiena gorputzaren barruan dago eta 12,7 zentimetro inguru ditu.[6] Exitazioarekin batera, klitoria handitzen da.[6] Organo honen helburu bakarra plazara sortzea da.[6][5]

Bagina-bestibulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruko ezpainen artean dago eta bertan dira uretraren sarrera eta baginaren sarrera baita uretra guruina eta guruin bestibular nagusiak.

Bulbaren odol zirkulazioa eta linfatikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Muskulu iskiokabernotsuak Muskulu bulboesponjotsuak Perine muskulu zeharra Uzkiaren kanpoko esfinterra Uzkiaren muskulu jasotzailea

Emakumeen kanpo-genitalen odoleztapena barneko arteria pudendoaren adar desberdinek egiten dute; barneko arteria pudendoa berez perineoa odoleztatzen duen arteria nagusia da. Dakigun bezala, barneko pudendoa barneko iliakoaren aurreko enborraren bukaerako adarretako bat da, zulo ziatiko nagusitik ateratzen zena, piramidalaren azpitik. Ondoren, arantza ziatikoa inguratu eta hodi pudendo edo Alcocken hodiari esker iritsiko da perineora. Hodi honetan pakete neurobaskularra eratuko du, nerbio pudendoarekin eta barneko zain pudendoarekin batera. Azkenik, adar ugari emango ditu; guk sailkapena zonaldearen arabera egingo dugu.[7][8]

Zain itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen perineoko eta kanpo-genitaletako zainek, gizonezkoetan gertatzen den moduan, arterien izen eta ibilbide berdinak izango dituzte. Zain denak barneko zain pudendoan amaituko dute, salbuespen bakarra egongo delarik. Hau klitoriaren zain dortsala izango da, eta maskuriko zain-sarean amaituko du. (Gizonezkoetan salbuespena azaleko zain dortsala izango da, eta kanpoko zain pudendoan drainatuko du)[8]

Genitaletako linfa guztia gongoil linfatiko lunbarretara joango da, bai aorta abdominalaren bai beheko kaba-zainaren aldamenetakoetara, alegia. Hala ere, aipatzekoa da kanpo-genitaletako zein baginaren behealdeko linfa lehenik eta behin iztai-gongoiletara joango dela, azaleko zein sakonetara, ondoren gongoil iliakoetara iritsiko delarik azkenean gongoil lunbarretara bideratzeko.

Pakete neurobaskularra barruko arteria eta zain pudendoek eta nerbio pudendoak eratuko dute. Nerbio pudendoa izango da beraz kanpo genitalen inerbazioaren arduradun nagusia. Nerbio pudendoa (S2-S4) nerbio mixtoa da, aurreko adarrek inerbazio motorra bideratzen dute-eta (muskulu iskiokabernosoak inerbatzen dituzte, besteak beste), atzeko adarrak inerbazio sentsitiboaz arduratzen diren bitartean. Orain azken honetan zentratuko gara.

Nerbio pudendoak hainbat adar sentsitibo emango ditu:

  1. Uzki-hirukian behe ondeste-nerbioa izango dugu, uzkiaren esfinterraren inerbazio sentsitiboaz arduratuko dena.
  2. Nerbio pudendoak perine-nerbioa ere emango du, perineoaren sentsitibitatea hartuko duena. Honen azken adarra atzeko ezpain-nerbioa izango da, ezpain nagusiak inerbatuko dituelarik.
  3. Azkenik, perineoko eremu sakonean nerbio pudendoak adartxo bat emango du, klitoriaren nerbio dortsala, klitoriaren arteria dortsalaren ibilbide berdina izango duena. Horrenbestez, klitoriaren nerbio dortsala klitoriaren glandearen, gorputzaren eta prepuzioaren inerbazio sentsitiboaz arduratuko da.[7]

Patologia eta gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aluan hainbat gaixotasun ager daitezke eta barne genitaletan eragina izan dezakete. Aluan ager daitezkeen patologien artean honako hauek aurki ditzakegu: bulbitis,[9] bulbobaginitis, eritema multiformea,[10] eta neoplasiak (tumoreak onberak izateko joera duten arren, aluko minbizia[11][12] mota desberdinak azaldu daitezke.

Birus, bakterio eta onddo-ek bulbaren infekzioak eragin ditzakete:

Bulbari eragiten dioten azalaren nahasketak dira pubis-zorriak eta hazteria.[13]

Gaixotasun kronikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aluko distrofia . Aluko trantsizio epitelioaren keratinizazioaren edo azal ehunaren txikiagotzearen ondorioz ehunaren endekapena edo distrofia ager daiteke. Kasu batzuetan, zelula arrotz batzuk ere agertzen dira eta hauen ondorioz minbizia garatzeko arriskua handiagoa izango da. Gehienetan 60-80 urte bitartean agertuko dira asaldura hauek, eta batez ere ezpain nagusietan kokatzen dira. Tratamendu edo interbentzio ohikoena distrofiaren gunea erauzteko kirurgia izango da.
  2. Bulbodinia: ezpain nagusietako min kronikoan oinarritzen den sindromea. Etiologia ez dago guztiz argi baina asaldura hormonalak dira kausa eztabaidatuenak.
  3. Barizeak: azpileko zirkulazio gutxiegitasun kronikoaren ondorioz barizeak ager daitezke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Hernández, Víctor Manuel Vargas; Bergeron, Christine; Tur, Montserrat Cararach; Bes, Santiago Dexeus i Trias de; Moreno, José Antonio Ruiz. (2024-10-31). Anatomía, fisiología y clínica del tracto genital inferior. Editorial Alfil ISBN 978-607-741-481-0. (kontsulta data: 2025-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Vulva» www.cancer.gov 2011-02-02 (kontsulta data: 2025-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Aparato reproductor femenino» Kenhub (kontsulta data: 2025-04-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) Roca Comella, Beatriz. (2013-09-15). «Cambios fisiológicos de los genitales externos femeninos a lo largo de la vida» Medicina Estética 36: 45–50.  doi:10.48158/MedicinaEstetica.036.02. ISSN 2696-4317. (kontsulta data: 2025-04-26).
  5. a b «Ugal aparatu femeninoaz -» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-04-26).
  6. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Anatomía Sexual Femenina | Vulva, Vagina y Mamas» www.plannedparenthood.org (kontsulta data: 2020-11-29).
  7. a b (Gaztelaniaz) Vulva. 2020-11-02 (kontsulta data: 2020-11-28).
  8. a b «sintesis.med.uchile.cl - Anatomía del aparato genital femenino» sintesis.med.uchile.cl (kontsulta data: 2020-11-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Toda la información sobre la vulvitis» CuidatePlus 2016-12-09 (kontsulta data: 2020-11-28).
  10. (Gaztelaniaz) «Eritema polimorfo o multiforme - Trastornos de la piel» Manual MSD versión para público general (kontsulta data: 2020-11-28).
  11. (Gaztelaniaz) «Cáncer de vulva: el tabú que retrasa el diágnóstico de la enfermedad» BBC News Mundo 2023-11-29 (kontsulta data: 2025-04-26).
  12. (Gaztelaniaz) Silva Cordova, M.. (1982). «Cancer de la vulva.» Rev. obstet. ginecol. Venezuela: 43–8. (kontsulta data: 2025-04-26).
  13. (Ingelesez) «Skin disorders affecting the vulva» CoLab  doi:10.1016/j.ogrm.2008.01.001. (kontsulta data: 2025-04-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaltze-aparatuak eta sexu-zelulak