Giza hezurdura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza hezurdura
Xehetasunak
Honen parteLokomozio-aparatua
Konponenteakeskeleto axiala
eskeleto apendikularra
human bone (en) Itzuli
Belarriko hezurtxoa
hortza
nasal cartilage (en) Itzuli
cartilage of external ear (en) Itzuli
laryngeal cartilages (en) Itzuli
human vertebral column (en) Itzuli
thoracic skeleton (en) Itzuli
bones of upper limb (en) Itzuli
aldaka-hezurra
bones of lower limb (en) Itzuli
Artikulazioa
joints of upper limb (en) Itzuli
joint of lower limb (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezossa eta systema skeletale
TAA02.0.00.000
FMA23881
Terminologia anatomikoa

Giza hezurdura edo eskeletoa gizakion hezurrek eta kartilagoek osatzen duten multzoa da. Lokomozio-aparatuaren atala da, gihar sistemarekin batera.

Hezur-ehunetan bizirik dauden zelulak (osteozitoak) eta osagai geldoak (kaltzio-gatzak eta fosforoa) konbinatzen dira. Haiekin batera, kolagenoak hezurrak osatzen ditu. Kolagenoa osagai organikoa da eta proteina hori beste zuntz batzuetan era agertzen da. Hezurrak bizirik dauden organoak dira, amaitu gabe berritzen direnak.

Hezur-sistemak gihar-sistemarekin bat egiten du lokomozio-aparatua sortzen. Eskeletoa bitan banatzen da haren ikerketarako:

Eskeleto axiala 80 hezurrez dago osatua eta apendikularra 126 hezurrez.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur-sistemak hainbat funtzio garrantzitsu ditu:

  1. Euskarri mekanikoa eta jarreraren mantentzea: Eskeletoak organismoari forma ematen dio, hankabiko postura errazten du eta morfologia korporala mantentzen du.
  2. Mugimendua: muskuluei esker batez ere, mugimendu korporalak egin ditzakegu. Bestalde, tendoiak hezurren gune batzuekin bat egiten dute artikulazioak txertatzeko.
  3. Babesa: Eskeletoa barruko organoen babesa da, hala nola: entzefaloa babesteko garezurra dago; birikak eta bihotza saihetsak; eta bizkarrezur-muina bizkarrezurra.
  4. Metabolismorako egituren biltegia: hezurrak kaltzio eta fosforo gatzen distribuzioa eta kontzentrazioa erregulatzen dute.
  5. Odol-zelulen produkzioa: Hezurren muin gorrian sortzen dira.[1]

Hezurren osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur luze baten osaera.

Hezurrek orokorrean egitura hau dute:

  • Diafisia: Hezur luzeen erdiko gunea da.[2]
  • Metafisia: Hezur luzeen erdiko eta muturreko tartean dagoen erdiko gunea da.
  • Epifisia: Hezur luzeen muturreko guneak dira.
  • Giltzadura kartilagoa: Ehun kartilaginosozko egitura bat, hezurraren bi muturretan kokatuta eta beste hezur batekin kontaktuan dagoena. Kartilago hauen bidez, bi hezurren artean irristadura egon daiteke. Odol-hodirik ez dagoenez, zonalde hau likido sinobialez beteta dago.[3]
  • Perostioa: Ehun konektiboz osatuta dago, eta hezurren kanpoko azalera babesten du.
  • Muin barrunbea: Diafisiaren barruaren erdiko aldean dagoen barrunbea da. Han hezur muin horia dago, adipozito multzo handi batez osatuta (zelula hauek energia kantitate handia biltzen dute).
  • Endostio: Ehun konjuntibo mota bat. Muin barrunbea tapizatzen du.
Garezurraren bobeda hezur lauez osatuta dago.

Hezur motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskeletoa egituratzen dituzten hezurrak hainbat taldetan sailkatzen dira:

  • Hezur luzeak: Luzera nabarmentezen diren hezurrak dira; adibidez kubitoa, erradioa, izterrezurra...
  • Hezur motzak: Forma kubikoa duten hezurrak dira, hala nola, karpoa eskumuturrean eta tarsoa orkatilan.[4]
  • Hezur lauak: Garezur-gangan dauden hezurrak.
  • Hezur irregularrak: Bizkarrezurra osatzen duten hezurrak.
  • Hezur sesamoideoak: Hezur txikiak dira, eta normalean oinen eta eskuen hezurren artean daude kokatuta.

Giltzadurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hezurren arteko loturak dira, eta mugimendua egoteko ezinbestekoak dira. Giltzadurak ez bagenitu, gu ezingo ginateke mugitu. Gutxi gorabehera, gorputz osoan 320 artikulazio daude, eta hauek hiru taldetan sailka ditzakegu: Sinobialak, semimugikorrak eta finkoak.

Higikortasun handia daukan giltzadura bat.

Giltzadura sinobialak mugikorrenak dira. Mugimendu hori gertatzeko, hezurraren muturretan kartilago artikular bat daukate. Kartilago mota hau oso zurruna da, gorputzeko gogorrena. Konposatu honen funtzioa hezurren artean frikzioa gutxiaraztea eta mugitzean kolpeak geldiaraztea da. Giltzadura kartilagoen barrualdea likido sinobialez beteta dago. Giltzadura sinobial motak hauek dira:

  1. Elipsoidala: Adibidez, eskumuturraren artikulazioa.
  2. Irristagarria: Adibidez, orkatilan eta oinean dauden artikulazioak.
  3. Enartrosikoa: Adibidez, izterrarena.
  4. Ardatz-formako giltzadura: Adibidez, lepoan dagoena.
  5. Bandakoa: Adibidez, ukondoarena.
  6. U formako giltzadurak: Hatz-lodiaren artikulazioa.

Giltzadura semimugikorrak eta finkoak gutxiago mugitzen dira edo mugiezinak dira. Semimugikorrak oso zurrunak dira, eta normalean gorputzaren pisua mantendu behar duten lekuetan daude, hala nola aldakan. Giltzadura finkoak ez dira mugitzen, eta garezurraren hezurren artean daude.

Hezur kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarrezurraren hezurrak, 26 guztira.

Gizaki heldu baten hezur kopurua 206koa da, hezur sesamoideoak kontutan hartu gabe.[5] Haurtzaroan hezur kopurua handiagoa da, 300 hezur. Honek azalpen bat du: denbora pasa ahala, hezur txiki horiek beste hezurrekin lotzen dira hezur handiak eta zurrunak sortuz.

Hurrengo zerrendan izendatzen dira eskeletoaren hezur guztiak:

Eskeleto axialaren irudia urdinez. Hezur gehienak eskeleto apendikularraren barruan daude.

Eskeleto axiala eta apendikularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskeletoa hobeto sailkatzeko eta ikasteko, bitan banatzen da: eskeleto axiala eta eskeleto apendikularra.

Axialaren barruan garezurra, aurpegian dauden hezurrak, hioidesa, belarrietan dauden hezurrak, bizkarrezurra eta toraxa sartzen dira. Gorputzaren ardatza sortzen dute, eta nerbio-sistema zentrala eta barruko organo gehienei babesa ematen die.

Apendikularraren barruan goiko eta beheko gorputz-adarrak, gerri eskapularra eta gerri pelbiarra daude. Gerrian dauden hezurrek lotzen dute eskeleto axiala apendikularrarekin.

Hezur-ehunaren deskribapen grafikoa.

Hezur-ehuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun hau hezur-sistemaren egitura nagusia da. Egitura hori bizitzan zehar eraldatzen doa, ehuna adarkatuz. Ehuna hainbat zelulaz osatuta dago, batez ere hiru zelula espezializatuez.[5]

  • Osteoblastoak: Hezurrak sortzen dituzten zelulak dira, eta hainbat molekula jariatzen dituzte, hala nola, glukoproteinak. Haiek matrize bat sortzen dute, kaltzio gatzengatik mineralizatzen dena.
  • Osteoklastoak: Osteoblastoen aurkako funtzioa dute, hau da, hezurra degradatu eta birxurgatu.
  • Osteozitoak: Osteoblastoetik ateratzen diren zelula helduak dira.

Hezur-ehun motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur-ehuna bi motatakoa izan daiteke: hezur-ehun trinkoa edo hezur-ehun hanpatua.[6]

  • Hezur-ehun trinkoa hezur luzeen diafisietan, hezur lauen barrualdean eta kanpoaldean eta beste hezurren zonaldetan aurkitzen da. Haren egitura honelakoa da: xafla oso txikiak, zeinak egitura zirkular bat sortzen duten, osteonak deituak. Osteonen erdiko puntuan Havenen hodiak daude, non odol-hodiak pasatzen diren.
  • Hezur-ehun hanpatua edo puztua hezur luzeen epifisietan eta beste hezurren barrunbeetan daude orokorrean. Egitura desberdina dauka trinkoarekiko; izan ere, xafla hauek egitura irregular bat sortzen dute, trabekula izenekoa. Trabekulen hodietan hezur-muin gorria kokatuta dago.

Hezurren gainean lan egiten duten hormonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hormona eragiten dute hezurren gainean. Hona hemen adibide nabarmenenak: Tiroidea hormona, hazkundearen hormona, kalzitozina, paratohormona, estrogenoak eta androgenoak eta D bitamina.[5]

Hezur-sistemaren gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunen artean hezurren eta giltzaduren gaixotasunak bereizi behar ditugu.[7]


Hezurren gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hezur apurketa: Hezurraren hausketa partziala edo totala izan daiteke. Normalean traumatismo baten ondorioz sortzen dira.
  • Osteoporosia: Hezurraren dentsitatearen degradazioa da, kaltzio gatzen mineralizazioaren galketagatik. Honek egiturari ahultasuna ematen dio eta traumatismorik gabe eragin daitezke hausturak.
  • Osteomielitisa: Hezurren infekzioa da. Gaixotasun hau eragiten duen mikroorganismoa Koch-en baziloa da (bakterio bat). Baziloa tuberkulosia eragiten duen patogenoaren berbera da.
  • Osteomalazia: Hezurraren alterazio bat da, gatzen biltegia oso txikia denean. Ondorioz, hezurrak oso ahulak dira eta asko eraldatzen dira. Orokorrean D bitaminaren gabeziaren ondorioz sortzen da. Haurtzaroan, gaixotasunari errakitismoa deitzen zaio.
  • Lehen mailako hezur-minbizia: Tumore mota asko ager daitezke; hala nola osteosarkoma eta kondrosarkoma.
  • Akastasun osteogenesia: Gaixotasun genetiko bat da, eta hezur oso ahulak izatea eragiten du. Honen kausa: proteina baten gabezia hezur matrizean.
  • Akromegalia: Hazkundearen hormonaren akats bat da, zeinak hezurrei haztearen kontrola galtzea eragiten die.
  • Akondroplasia: Gaixotasun genetiko bat da, eta nanismoa eragiten du, batez ere gorputz-adarren hezurretan.

Giltzaduren gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artritisa: Giltzaduraren hanpadura eragiten duen gaixotasuna da. Mintz sinobialaren hanpadura eragiten du, min handia eragiten. Bi artritis mota daude: artritis erreumatoidea eta artritis psoriasikoa.
  • Artrosis: Giltzaduraren higadura eragiten du. Helduetan gertatzen da, normalean eskuen, oinen eta belaunen artikulazioetan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ANDRADE MAGALHAES RODRIGUES, PRISCILA. ANATOMIA E FISIOLOGIA DE UM ESTÁGIO. Faculdades Catolicas (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  2. Dorland diccionario enciclopédico ilustrado de medicina. Elsevier España 2005 ISBN 8481747904. PMC 63697477. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  3. Chevalier, X.; Richette, P.. (2005-01). «Cartílago articular normal: anatomía, fisiología, metabolismo y envejecimiento» EMC - Aparato Locomotor 38 (2): 1–13.  doi:10.1016/s1286-935x(05)43399-7. ISSN 1286-935X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  4. - Revista de Antropologia, Campos. (2018-07-03). «Instruções editoriais para os autores» Campos - Revista de Antropologia 18 (1-2)  doi:10.5380/cra.v18i1-2.60317. ISSN 2317-6830. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  5. a b c Roberts, Alice.. (2017). El gran libro del cuerpo humano : la guia visual definitiva. (2ª ed. argitaraldia) Penguin Randon House ISBN 9780241331965. PMC 1011620025. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  6. Lafita, J.. (2003). «Fisiología y fisiopatología ósea» Anales del Sistema Sanitario de Navarra 26  doi:10.4321/s1137-66272003000600002. ISSN 1137-6627. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  7. «Índice Alfabético de Autores 2013» Revista Colombiana de Ortopedia y Traumatología 27 (4): 227–285. 2013-12  doi:10.1016/s0120-8845(13)70024-5. ISSN 0120-8845. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]