Giza zakila
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Zakila | |
---|---|
![]() Gizaki baten zakil arruntaren eta tentearen (erekzioa) arteko ezberdintasuna | |
Xehetasunak | |
Honen parte | gizonezkoen ugaltze-aparatua |
Konponenteak |
Zakilaren leize-gorputza Uretra Corpus spongiosum penisa ![]() |
Hona drenatzen du |
zakileko zain dortsala gainazal inginaleko nodo-linfatikoaka |
Arteria | zakileko arteria dortsala |
Zaina | zakileko zain dortsala |
Identifikadoreak | |
Latinez | penis |
MeSH | A05.360.444.492 |
TA | A09.4.01.001 |
FMA | 9707 |
Terminologia anatomikoa |
Giza zakila gizaki arrak sarpenerako erabiltzen duen sexu-organo bat da, eta gernua kanporatzeko erabiltzen den gernu-aparatuaren ataletako bat. Zakilaren parte dira radix edo sustraia, corpus edo gorputza eta epitelioa. Epitelio honek moko-azala izaten du zakil-mokoa estaltzen. Zakilaren gorputza ehunezko hiru zutabez osatua dato: bi zakilaren leize-gorputza dira alboetan, eta alde bentralean zakilaren gorputz arola[1]. Gizaki arren uretra prostatatik igarotzen da, eta bertan lotzen da eiakulazio-hodien zuloekin zakileraino iritsi aurretik[1]. Uretrak zakilaren leize-gorputza zeharkatzen du uretraren kanpoko zuloa aurkitu arte. Bide hau gernu zein ernal-haziarentzako hodia da.
Enbrioian emeen klitorisaren ehun berdinetatik eratortzen da zakila; zakilaren eta uretraren inguruko azala emeen ezpain txikien ehun enbrioniko berdinetatik eratortzen da[2][3]. Gizakion zakila odolez betetzean gogortzen da, ez baitu, beste animalia batzuen kasuan bezala, hezurrik. Gogortze hori (erekzio izenez ezagutzen da) sexu kitzikapenaren ondorio izan ohi da gehienetan, nahiz eta kasu askotan gorputzaren berezko erreakzio izan (lotan dagoela gertatutako erekzioak kasu). Erekziorik lortu ezina inpotentzia izenez ezagutzen den gaixotasuna da.
Gizonezko heldu bat erekzioaren ondoren zakila kitzikatuz (bai sexu harremanen, bai masturbazioaren bidez) orgasmora eta eiakulaziora iristen da. Hala ere orgasmoak ez dira helduen kontua soilik, haur eta nerabeek ere (guztiz heldu gabe daudenek) izan ohi dituzte.
Zakilaren tamaina eta itxura gizonetik gizonera aldatzen da. Arraza batzuek, bereziki beltzek[4], zakil handiagoa dutenaren iritzia ez dago zientifikoki frogatuta[5][6]. Ikerketen arabera, erekzioan dauden gizonezkoen zakilek 13,12 zentimetro neurtzen dute batezbesteko[7][8][9][10]. Gizonezkoen %95 10,7 eta 19,1 zentimetro arteko zakila dute[11][12].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Giza anatomiako atlasa Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2014 ISBN 9788498609677 PMC 892534072 .
- ↑ L.,, Moore, Keith The developing human : clinically oriented embryology (10th edition. argitaraldia) ISBN 9780323313483 PMC 908336364 .
- ↑ 1940-, Jones, Richard E. (Richard Evan), Human reproductive biology (Fourth edition. argitaraldia) ISBN 9780123821850 PMC 898491808 .
- ↑ (Ingelesez) Mondaini, Nicola; Gontero, Paolo «Idiopathic short penis: myth or reality?» BJU International (1) doi: ISSN 1464-410X . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ (Ingelesez) Wylie, Kevan R.; Eardley, Ian (2007-06) «Penile size and the ?small penis syndrome?» BJU International (6): 1449–1455 doi: ISSN 1464-4096 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ «Penis Myths Debunked» Live Science . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ (Ingelesez) Veale, David; Miles, Sarah; Bramley, Sally; Muir, Gordon; Hodsoll, John «Am I normal? A systematic review and construction of nomograms for flaccid and erect penis length and circumference in up to 15 521 men» BJU International (6) doi: ISSN 1464-410X . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ (Ingelesez) Wylie, Kevan R.; Eardley, Ian (2007-06) «Penile size and the ?small penis syndrome?» BJU International (6): 1449–1455 doi: ISSN 1464-4096 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ Wessells, Hunter; Lue, Tom F.; McAninch, Jack W. (1996-09) «Penile Length in the Flaccid and Erect States: Guidelines for Penile Augmentation» The Journal of Urology (3): 995–997 doi: ISSN 0022-5347 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ (Ingelesez) Promodu, K; Shanmughadas, K V; Bhat, S; Nair, K R (2007-06-14) «Penile length and circumference: an Indian study» International Journal of Impotence Research (6): 558–563 doi: ISSN 0955-9930 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ Wessells, Hunter; Lue, Tom F.; McAninch, Jack W. (1996-09) «Penile Length in the Flaccid and Erect States: Guidelines for Penile Augmentation» The Journal of Urology (3): 995–997 doi: ISSN 0022-5347 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .
- ↑ (Ingelesez) Chen, J; Gefen, A; Greenstein, A; Matzkin, H; Elad, D (2000-12) «Predicting penile size during erection» International Journal of Impotence Research (6): 328–333 doi: ISSN 0955-9930 . Noiz kontsultatua: 2018-06-03 .