Gizakiaren Seaska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
SterkfonteinCave.jpg

Indusketak Sterkfontein kobazuloetan

Mota Kulturala
Irizpideak III, VI
Erreferentzia 915
Kokalekua  Hegoafrika
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 25° 55′ 07″ S, 27° 47′ 14″ E / 25.91861°S,27.78722°E / -25.91861; 27.78722Koordenatuak: 25° 55′ 07″ S, 27° 47′ 14″ E / 25.91861°S,27.78722°E / -25.91861; 27.78722
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gizakiaren Seaska gune paleoantropologiko bat da, Hegoafrikako Johannesburgo hiritik 50 bat kilometro ipar-mendebalderantz, Gauteng probintzian. 1999. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.[1] Gaur egun 47.000 hektarea ditu,[2] eta kareharrizko kobazulo sare bat dauka. Gizateriaren ondareen zerrendan duen izen zehatza Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak da.

Sterkfontein kobazuloan 2.3 milioi urteko Australopithecus africanus fosil bat ("Ples andrea" bezala ezagutua) aurkitu zuten 1947an Robert Broomek eta John T. Robinsonek. 1924an egindako beste aurkikuntza bat berresten lagundu zuen: "Taung Haurra" izenaz ezagutzen den Australopithecus africanus gazte baten garezurra. Azken hau Raymond Dartek aurkitu zuen, Hegoafrikako ipar-mendebaldeko Taung probintzian, non indusketek oraindik jarraitzen duten.

Gunetik gertu, baina ez gunean, Rising Star kobazuloak Dinaledi ganbera (Izarren ganbera) du. Bertan desagertutako hominido espezie baten 15 eskeleto fosil aurkitu ziren, behin-behinean Homo naledi izendatua.

Sterkfontein kobazuloetan mundu osoan 2010 baino lehenago aurkitutako hasierako hominidoen fosil guztien herena topatu da.[3] Dinaledi Ganberan 1500 Homo naledi fosil baino gehiago aurkitu dira, Afrikan hominido espezie bakarraren inoiz egin den aurkikuntza zabalena.[4]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren Seaska izenak guneak inoiz topatutako hominido fosil kopuru handiari (baita askotan zaharrenetako asko) egiten dio erreferentzia. Fosil batzuk orain dela 3,5 milioi urtekoak dira.[5]

Aurkikuntzen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935. urtean, Robert Broomek Sterkfonteinen lehen simio-gizon fosilak aurkitu zituen eta gune honetan lanean hasi zen. 1938. urtean, Gert Terrblanchek Raymond Darti Kromdraai inguruko garezur baten zatiak eraman zizkion, gero Paranthropus robustus gisa identifikatu zirenak. 1938an baita ere Kormdraai eta Sterkfonteinen arteko Cooperren gunean aurkitutako simio-gizon hortz bat aurkitu zen. 1948an, Estatu Batuetako Camp-Peabody espedizioak Bolts Farmen eta Gladysvalen hominidoen fosilen bila aritu ziren baina ez zuten aurkitu. Geroago, 1948an, Robert Broomek Swartkrans haitzuloko lehenengo hominido aztarnak aurkitu zituen. 1954an, C.K. Brain hasi zen Seaskako guneetan lanean, Cooper's kobazuloa barne. Laster hasiko zuen bere hiru hamarkadetako lana Swartkranseko haitzuloan. Seaskako bigarren hominido lagin handienaren aurkikuntza ekarriko zuen. Homo erectusaren suaren erabilera kontrolatu zaharrena ere Swartkransen aurkitu zen, duela milioi 1 urte baino lehenagokoa.[6][7]

Australopithecus africanus garezurra (berreraikuntza)

1966an, Phillip Tobiasek Sterkfonteinen indusketak hasi zituen, oraindik ere jarraitzen dute eta oraindik martxan dauden indusketa fosilen zaharrenak dira.. 1991. urtean, Witwatersrandeko Unibertsitateko Lee Bergerek Gladysvale guneko lehen hominidoen aleak aurkitu zituen. 1994an, Andre Keyserrek Drimolen guneko lehen hominidoen fosilak aurkitu zituen. 1997an Witwatersrand Unibertsitateko Kevin Kuykendall eta Colin Menterek Gondolin gunean hominidoen bi hortz fosil aurkitu zituzten bi hortz fosilen hortzak aurkitu zituzten. 1997an baita ere, "Little Foot" deituriko "Australopithecus" eskeletoa ia-osoa aurkitu zuen Ron Clarkek, orain dela 3.3 milioi urte ingurukoa (ikerketa berriek 2.5 milioi urte ingurukoa dela iradokitzen duen arren). 2001ean, Duke Unibertsitateko Steve Churchill eta Lee Bergerek Plovers lakuan giza aztarna modernoak aurkitu zituzten. 2001. urtean baita ere, hominidoen lehen fosilak eta harrizko tresnak aurkitu ziren Coopersen. 2008an, Lee Bergerek bi hominidoen (Australopithecus sediba) aztarna partzialak aurkitu zituen Malapa Fosilen gunean, duela 1.78 eta 1.95 milioi urte artekoak.

2013ko urrian, Lee Bergerek Pedro Boshoff geologoari Gizakiaren seaskako haitzulo sistemak ikertzeko esan zion, hominido fosil gune gehiago aurkitzeko berariazko helburuarekin. Rick Hunter eta Steven Tuckerrek aurretik esploratu gabeko Rising Star/Westminster kobazulo sistemako zonalde batean hominidoen fosilak aurkitu zituzten. 2013ko azaroan, Lee Bergerek Witwatersrand Unibertsitatearen eta National Geographic Societyren espedizio bateratu bat gidatu zuen Swartkransetik gertu dagoen Rising Star kobazulo sisteman.. Soilik hiru asteko indusketen ondoren, sei emakumez (K. Lindsay Eaves, Marina Elliott, Elen Feuerriegel, Alia Gurtov, Hannah Morris eta Becca Peixotto) osaturiko espeleologia aurreratuko zientzialari taldeak, haien paleoantropologiako eta indusketetarako trebetasunagatik aukeratuak, gaur egun identifikatu gabeko fosil hominido espezie baten 1.200 ale baino gehiago berreskuratu zituzten. Gunea datatze prozesuan dago oraindik. 2015eko irailean, Lee Berger eta Witwatersrand Unibertsitateak National Geographicekin lankidetzan, Homo naledi izeneko giza espezie berri baten aurkikuntza iragarri zuen UW-101 gunean.[8] [9][10] Gure generoaren jatorria eta aniztasuna argitzen ez ezik, Homo naledi hildakoen gorpuak urruneko haitzulo ganbera batean uzteagatik da garrantzitsua, aurretik soilik gizakiei mugatutako portaerak zirela uste baitzen.[11][12] Rising Star espedizioaren azken egunetan, Rick Hunter eta Steven Tuckerrek hominido fosil material gehigarria aurkitu zuten kobazulo sistemaren beste zati batean. Gune honetan, UW-102 izendatua, aurretik egindako indusketek hasi eta buka hominidoen fosil material osoa eman zuten bere horretan. Ez dakigu zein den 101. eta 102. guneen harremana.[13][14][15]

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren seaskako gune garrantzitsuak
Gune garrantzitsuak

Gizakiaren seaskan 36 fosildun kobazulo baino gehiago daude. Haien artean garrantzitsuenak hauek dira:

  • Bolt's Farm
  • Cooper-en koba
  • Drimolen
  • Gladysvale
  • Gondolin
  • Haasgat
  • Kromdraai
  • Makapan bailara
  • Malapa Fosilen Gunea
  • Minaars Cave
  • Motsetsi
  • Plovers Lake
  • Rising Star Cave
  • Sterkfontein
  • Swartkrans
  • Wonder Cave

Kontestu geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumulus eraikina Maropeng Bisitarien Gunean
Tumulus eraikina Maropeng Bisitarien Gunean

Gizateriaren Seaskako hominidoen aztarnak kobazulo dolomitikoetan aurkitzen dira eta askotan denboran zehar kareharrizko eta beste sedimentu batzuen nahasketetan, bretxa izenekoak, egon ohi dira. Hominidoak Afrika osoan zehar bizi izan zitezkeen arren, aztarnak fosilen eraketa eta kontserbazioarentzat egokiak diren guneeatan bakarrik aurkitzen dira.

Bisitarientzako zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko abenduaren 7an, Thabo Mbeki Hegoafrikako presidenteak Maropeng bisitarien gune berria ireki zuen bertan.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  [http://www.maropeng.co.za/content/page/why_is_the_cradle_of_humankind_important Why is the Cradle of Humankind important? – Maropeng – Official Visitor Centre] http://www.maropeng.co.za/content/page/why_is_the_cradle_of_humankind_important. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  2. (Ingelesez)  [http://www.maropeng.co.za/content/page/about Maropeng a’Afrika and the Cradle of Humankind – Maropeng – Official Visitor Centre] http://www.maropeng.co.za/content/page/about. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  3. (Ingelesez)  Smith, David; correspondent, Africa (2010-01-15) «Visit to the Cradle of Humankind» The Guardian ISSN 0261-3077 http://www.theguardian.com/world/2010/jan/15/sterkfontein-caves-south-africa. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  4. (Ingelesez)  Wong, Kate «Mysterious New Human Species Emerges from Heap of Fossils» Scientific American https://www.scientificamerican.com/article/mysterious-new-human-species-emerges-from-heap-of-fossils/. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  5.   CRADLE OF HUMANKIND, THE -WORLD HERITAGE SITES OF SOUTH AFRICA - Librería Altair https://www.altair.es/es/libro/cradle-of-humankind-the-world-heritage-sites-of-south-africa_87472. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  6. (Ingelesez)  Brain, C. K.; Sillent, A. (1988/12) «Evidence from the Swartkrans cave for the earliest use of fire» Nature (6198): 464–466 doi:10.1038/336464a0 ISSN 1476-4687 https://www.nature.com/articles/336464a0. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  7. (Ingelesez)  Hilton-Barber, Brett (2004) Field Guide to the Cradle of Humankind: Sterkfontein, Swartkrans, Kromdraai & Environs World Heritage Site Struik ISBN 9781770070653 https://books.google.es/books/about/Field_Guide_to_the_Cradle_of_Humankind.html?id=JzEDy3SyptEC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  8.   This Face Changes the Human Story. But How? 2015-09-10 https://news.nationalgeographic.com/2015/09/150910-human-evolution-change/. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  9. (Ingelesez)  Berger, Lee R; Hawks, John; Ruiter, Darryl J de; Churchill, Steven E; Schmid, Peter; Delezene, Lucas K; Kivell, Tracy L; Garvin, Heather M et al. (2015-09-10) «Homo naledi, a new species of the genus Homo from the Dinaledi Chamber, South Africa» eLife (4) doi:10.7554/eLife.09560 ISSN 2050-084X https://elifesciences.org/articles/09560. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  10. (Ingelesez)  «New Species Of Human Discovered In South Africa» IFLScience http://www.iflscience.com/plants-and-animals/newly-discovered-human-ancestor-likely-ritualistically-disposed-its-dead/. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  11. (Ingelesez)  Johannesburg, The University of the Witwatersrand, Homo naledi - Wits University http://www.wits.ac.za/homonaledi/. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  12. (Ingelesez)  Dirks, Paul HGM; Berger, Lee R; Roberts, Eric M; Kramers, Jan D; Hawks, John; Randolph-Quinney, Patrick S; Elliott, Marina; Musiba, Charles M et al. (2015-09-10) «Geological and taphonomic context for the new hominin species Homo naledi from the Dinaledi Chamber, South Africa» eLife (4) doi:10.7554/eLife.09561 ISSN 2050-084X https://elifesciences.org/articles/09561. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  13. (Ingelesez)  Rising Star Expedition – National Geographic Blog https://blog.nationalgeographic.org/tag/rising-star-expedition/. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  14. (Ingelesez)  Wild, Sarah «Scientists bag more than 1 000 fossils at Cradle 'treasure trove'» The M&G Online https://mg.co.za/article/2013-11-26-scientists-bag-more-than-1000-fossils-at-cradle-treasure-trove. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  15. (Ingelesez)  «Johannesburg update» john hawks weblog http://johnhawks.net/weblog/hawks/travel/johannesburg-update-feb-2014.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .
  16.   News24 | South Africa's leading source of breaking news, opinion and insight http://www.news24.com/News24/Technology/News/0,,2-13-1443_1847397,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-04 .