Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa)
Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona - Campus de Bizkaia de la UPV-EHU - Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación 03.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°19′49″N 2°58′07″W / 43.33028°N 2.96853°W / 43.33028; -2.9685343°19′49″N 2°58′07″W / 43.33028°N 2.96853°W / 43.33028; -2.96853
Historia eta erabilera
Irekiera1980
Webgune ofiziala

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Leioa udalerrian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate bat da, komunikazio eta gizarte zientziaz arduratzen dena.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa-Erandioko campusean dago, Sarriena auzoan.

Ikasketa eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua
  • Kazetaritza gradua
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak gradua
  • Gradu bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak
  • Gradu bikoitza: Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia

Gizarte Zientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soziologia gradua
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa gradua

Masterrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizarte Komunikazioa
  • Gobernantza eta Politika Ikasketak
  • Historia garaikidea (*)
  • Ikasketa Feministak eta Generokoak
  • Ikerketa Eredu eta Arlo Tematikoak Gizarte Zientzietan (*)
  • Multimedia Komunikazioa (EHU/UPV - EITB)
  • Multimedia Kazetaritza (EHU/UPV - El Correo)
  • Nazioarteko Ikasketak (*)
  • Partaidetza eta Komunitate-Garapena
  • Subiranotasuna Europako Herrietan Masterra

(*) (ministerioaren kalitate aipamena jaso duten doktoregoa)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40. urteurreneko irudi bat.

40.urteurrena: 1981-2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021.urtean Fakultatearen 40.urteurrena ospatu zen: 1981ean sortu zen Fakultatearen historia ospatzeko.

Urteurrena zela eta, hainbat jarduera eta ekimen egin ziren Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Letamina Txalaparta Elektronikoaren emanaldia izan zen Mikel Laboa enparantzan, lehenengo solairuko eskailera horietan Fakultatea sortu zenetik gaur arte jasan duen aldaketa ikusteko argazki erakusketa bat egon zen eta Gaztea irratiko GU saioa zuzenean emititu zen ere Fakultateko Auditoriotik 2021ko azaroaren 11ean.

Mugikortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugikortasun programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugikortasun programei esker, aldi baterako egonaldiak egin daitezke atzerriko unibertsitateetan eta estatuko gainerako unibertsitateetan, UPV/EHUko Nazioarteko Koordinazio eta Harremanetarako Errektoreordetzaren Mugikortasun Programen barruan. Graduko lauhileko edo ikasturte oso bat atzerrian ikasteko aukera ematen dute.

Bi mugikortasun programa daude, alde batetik, Nazioarteko Mugikortasun Programak (Erasmus+, UPV/EHU-AL eta Beste Norakoak) eta beste aldetik, Estatuko Mugikortasun Programa (SICUE). Honen moduko programetan parte hartu ahal izateko, ikasleak, bere espediente akademikoan batez besteko notan, gutxienez,  6,50 izan beharko du. Hortaz, 54 kreditu gaindituak izan beharko ditu mugikortasun-eskaera momentuan.

Nazioarteko Mugikortasun Programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasmus +[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasmus + programak atzerriko unibertsitate batean ikasten jarraitzeko aukera ematen die ikasleei. Horretarako, hainbat jarraibide jarraitu behar dira, horien artean, mugikortasuna hasi aurretik, hizkuntza maila erakusteko proba bat egin beharko dute online (OLS).

UPV/EHU-AL eta Beste Norakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europatik kanpo atzerriko unibertsitate batean ikasten jarraitzeko aukera ematen du programa honek. Alde batetik, Latinoamerikara, eta bestetik, Kanada, AEB, Korea, Filipinak, Japonia eta Kazakhstán (Beste Norakoak).

Estatuko Mugikortasun Programa (SICUE)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SICUE porgrama Espainiako unibertsitateetako mugikortasun plan nazionala da, Crue-Asuntos Estudiantiles eta Crue-Internalicación y Cooperación-ek sustatua. 2000. urtetik funtzionatzen dabil programa.

Buddy programa (International exchange students)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fakultateko Buddy Programaren helburua Fakultatera datozen nazioarteko bisitariei laguntzea da.

Ikastetxeko buddyak Fakultateko ikasleak dira, eta esperientzia, ekimen pertsonal edo akonpainamenduagatik, truke ikasleei hirian, Fakultatean eta Campusean orientatzen lagundu nahi diete.

Hauek dira buddyek bisitarientzat egiten dituzten ohiko zereginetako batzuk:

  • Bisitariaren galderei edo kezkei erantzutea bidaiaren aurretik.
  • Bisitariarekin biltzea Euskal Herriko lehen egunean, garraioari eta aldi baterako ostatura iristeko moduari buruz aholkatzeko.
  • Bisitariari laguntzea campusera joaten den lehen egunean, fakultateko/eskolako nazioarteko koordinatzaileari eta Laguntza Zentroko bulegoari lehen bisita egiteko.
  • Bisitariari fakultateko/eskolako idazkaritzara laguntzea, izena emateko izapideetan laguntzeko.
  • Bisitariaren 2-3 asteetan erabilgarri egotea sor daitekeen edozein zailtasunetarako.
  • Buddyen asistentzia borondate askean eta akonpainamenduan oinarritzen da, hau da, ez dute unibertsitatearen soldatarik jasotzen beren eginkizunengatik.

Diru-laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaintzen diren bekak ez dute egonaldiaren %100 ordaintzen, horregatik, helburuko hiria aukeratzeko orduan, hango bizitza-maila egiaztatu behar da. Ematen diren bekak, behin atzerrian egonda eskuratzen dira. Azkenik, matrikulatutako kredituen erdiak ez gainditzeak, diru laguntzan itzulera ekartzen du.

Praktikak / Bekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktikak eta enplegua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak hezkuntza-lankidetzarako praktiken eskaintza jartzen du ikasleen eskura, haien prestakuntza akademikoa beren gradu edo titulazioaren profilaren arabera osa dezaten. Praktika hauek enpresa pribatu edo publikoen errealitatera hurbiltzen dute ikaslea, bertako errealitatera murgiltzeko eta klasean ikasitakoa aplikatuz ikasteko. Praktika akademikoek unibertsitateak ematen duen hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen bat dute. Graduko ikasketak kudeatzeko araudiaren arabera, fakultateko irakasle batek ikaslearen jarraipena egingo du eta hau zuzen betetzekotan, hautazko kredituak lortuko dira. Zehazki, sei kreditu optatiboren truke egiten dira praktikak, edozein aukerazko ikasgai bezala.

Borondatezkoak dira eta ikasleen ikasketa-espedientean agertzen dira. Hauetan parte hartzeko, beharrezkoa da hirugarren edo laugaren mailan matrikulatuta egoa, hots, graduaren 120 kreditu jada izan behar dira. Gainera, kontuan eduki behar da praktikak irakaskuntzaren osagarri gisa egin behar direla, eta beraz, ezin direla irakaskuntza-orduekin gainjarri. Irakaskuntzako ordutegia eta praktiketako ordutegia gainjartzen badira, praktiketako hitzarmena bertan behera geldituko da.

Prestakuntza duala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleak lan mundura gerturatzeko programa gisa definitu dezakegu prestakuntza duala. Bizitza soziala eta komunikazioaren munduko enpresek burutzen dituzten proiektuetan parte hartzeak ikasleen enplegagarritasuna handituko duelakoan eskaintzen da prestakunta mota hau.

Programa honetan parte hartuko duten hirugarren eta laugarren mailako ikasleek Prestakuntza Duala I eta Prestakuntza Duala II irakasgaiak burutu beharko dituzte, graduko hautazko irakasgaien ordez. Horrez gain, gradu amaierako lana ere osatu beharko dute aukeratutako enpresan.  Hala, unibertsitatean ez ezik, lanbide ingurunearen ere osatuko dute beren ibilbide akademikoa. Betiere, ikasleak jarraipen bat jasoko du bi aldetan: irakasle eta enpresako profesionalek bere lana berrikusiko dute. Oro har, prestakuntza 48 hautazko kredituren baliokidea da. Hots, 1200 orduz arituko da lanean ikaslea enpresa edo erakundean.

Prestakuntza honen bidez hainbat dira ikasleak jasoko dituen abantailak: enpresa baten egunerokotasunean murgilduz, ezagutza teknikoak ikasiko ditu eta baita, zeharkako zenbait gaitasun (talde lanean aritzen, arazoak efizientziaz konpontzen eta abar). Alabaina, edonork ezin du dualean parte hartu, espediente akademiko hoberenak soilik hartzen baitira kontuan plazen esleipena egiterakoan.

Programan parte hartzen duten erakundeei dagokionez, EAEko enpresa eta erakunde garrantzitsuenetakoak topa ditzakegu aukeren artean. Esaterako, EITB, BEC (Bilbao Exhibition Centre) eta EHU, besteak beste.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia