Zerrenda:Gizateriaren ondarea Portugalen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizateriaren Ondarea Portugalen» orritik birbideratua)

Gizateriaren ondarea Portugalen 15 eremu edo eraikinek osatzen dute. Horietatik 14, kultura arrazoiengatik izendatu dituzte; eta hamabosgarrena, natura arrazoiengatik. Hona hemen zerrenda, eskualdeka banatuta:

Iparraldeko eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Portoko erdigune historikoa Porto 1996 Iparraldeko hiriburua da, eta Portugalgo bigarren metropolia. Ondo kontserbaturiko alde zaharra du: katedrala, klerikoen dorrea, Dom Luis I zubia...
Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneak Guarda 1998 Irudi zaharrenak K.a. 22.000 eta 10.000 urteen artean granitoaren gainean egindako irudiek osatzen dute. K.a. V eta I mendeen artekoak ere badaude. Portugal (Coa Harana) eta Espainia (Siega Verde) artean kokaturik dagoen eremua da.
Alto Douroko mahastiak Bragantza 2001 Douro ibaiaren ertzean kokaturiko mahastiek osatzen dute, eremu malkartsuetan landaturik daude. Erromatarren garaitik datorren tradizioa da. Jatorrizko izendapena dute.
Guimarãesko erdigune historikoa Braga 2001 Portugalgo konderriaren lehen hiriburua izan zen. Ondasun arkitektoniko ugari ditu, gaztelua, Bragantzako dukeen jauregia, Oliveirako Andre Mariaren eliza...

Erdialdeko eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Batalhako monasterioa Leiria 1983 XIV-XVI mendeen artean eraikitako domingotar monasterioa da.
Kristoren Ordenaren komentua Santarem 1983 XII mendean Templuko Ordenak eraiki eta bere egoitza nagusia bihurtu zen. Mairuen aurkako defentsa lerroa osatu zuen. Henrike Nabigatzailea maestrea izan zen eta espediziotako aberastasunak medio komentua berriztuz joan zen.
Alcobaçako monasterioa Leiria 1997 XII mendean zistertarrek eraikitako monasterio gotikoa da. Petri I.a, Alfontso II.a eta Alfontso III.a erregeak bertan lurperatuta daude.
Coimbrako Unibertsitatea - Alta eta Sofía Coimbra 2013 Portugalgo unibertsitate zaharrena da, eta bi mende eta erditan Portugalgo bakarra izan zen.

Lisboako eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Jeronimotarren monasterioa
eta Belémgo dorrea
Lisboa 1983 XVI mendeko Aurkikuntzen Aroaren erakusgarri nabarmenenak dira. Manueldar estiloan eraiki ziren Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean, Belém auzoan.
Sintrako Paisaia Kulturala Lisboa 1995 Mairuen gaztelu garrantzitsua izan zen bertan eta ondoren Penako jauregia Portugalgo errege-erreginen udako egoitza izan zenez Portugalgo aristokraziak bertan eraiki zituen jauregiak.

Alentejo eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Évorako erdigune historikoa Évora 1986 Alentejoko hiriburu historiako da. Erromatarren garaiko aztarnak ditu eta Erdi Aroko eraikinak ere bai. Évoratik 10-15 kilometrotara Paleolito garaiko trikuharri eta harrespilak ere badaude.
Elvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuak Portalegre 2012 Lehenengo gotorlekua musulmanek eraiki zuten VIII eta XII mendeen artean eta ondoren portugesek berriztu eta handitu egin zuten.

Azoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Angra do Heroísmoko erdigune historikoa Azoreak 1983 Azoreetako hiru hiriburuetako bat da, historikoki garrantzitsuena. 1450an sortu zen.
Pico uharteko mahastizaintzaren paisaia Azoreak 2004 XV mendetik aurrera basalto bloketan landaturiko mahastiak dira.

Madeira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Barrutia Urtea Irudia Deskribapen txikia
Madeirako laurisilva Madeira 1999 Bertako landaretza mota babesteko izendatu zen, izan ere hasierako basoaren %10 inguru mantentzen baita. Hala ere Europan dagoen laurisilva basoo handiena da.