Edukira joan

Gizon ikusezina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizon ikusezina
Jatorria
Egilea(k)Herbert George Wells
Argitaratze-data1897
IzenburuaThe Invisible Man
Jatorrizko herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabari publiko eta jabari publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres eta Sussex

Gizon ikusezina (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Invisible Man) Herbert George Wells ingelesak idatzitako zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberri bat da. 1897an Pearson's Weekly astekarian atalka argitaratua izan zen.

Griffin zientzia aurkikuntza garrantzitsu bat lortuz dirua irabazi duen ingeles mediku buruargi bat da, horretarako izaki bizidunak nahiz objektuak ikusezin bilakatzeko modua topatzea otu zaio.

Esperimentuak burutzeko West Sussex konderriko Iping udalerrira joango da, bertako The Coach and Horses ostatuan bizitzen jarriz. Laisterrera, kanpotarraren itxura bitxi eta jokaera ezohikoak herritarrengan esamesak eta beldurra piztuko ditu. Harrotzak beroki lodi eta luzea eta eskularruak jantzi eta bere aurpegia guztiz estaltzen duten benda, betaurreko eta hegal zabaleko kapela daramatza, gainera, bakar-bakarrik egon nahi du, ia egun osoz bere gelan sartuta eta laborategiko gailu eta substantzia kimikoen artean igaroz, kanpora soilik gauez ateratzen delarik.

1997an Miren Arratibelek euskaratu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]