Gizon trans

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizon trans jaiotzean emakumezko generoa esleitu dioten gizonari deritzo. Gizon trans batzuk genero disforia delako desordena pairatzen dute eta hori konpontzeko zenbaitek emakumetik gizonerako trantsizio prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonen ordezkatze terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Gizon trans terminoak gizon transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, gizon transexual guztiak transgeneroak dira, baina gizon transgenero guztiak ez dira transexualak.

Sexu-joera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola, heterosexuala, homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]