Gladius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gladius bat

Gladiusa erromatar legioek erabili zuten ezpata mota da, gutxi gorabehera metro erdi inguruko luzera zuena, erabiltzailearen neurrira egin zitezkeen arren.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak, ezpata hau egiteko, Hispaniako Hanibalen zeltiberiar mertzenarioek Gerra Punikoetan erabili zuten falkata izeneko ezpatan oinarritu ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpata honen orria, zuzena zen, aho bikoa eta mutur luzeduna.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere mutur luzeagatik, batik bat, sastatzeko erabiltzen zuten erromatarrek. Baina, aho bikoa izanda, mozteko ere erabiltzen zen. Oso erabilia izan zen denbora luzez, Erromatar estatuan, bai Errepublika garaian, baita Inperioan ere. Gladiatoreek ere erabili zuten, euren arteko borroketan. Denbora pasa ahala, eta Erdi Inperio inguruan, III. mendeko krisialdia zeritzonean, spatha izeneko ezpatarekin ordeztu zen; azken hau luzeagoa (70-100 cm) zen, eta mutur laburragoa zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]