Gladys Casely-Hayford
| Gladys Casely-Hayford | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Gladys May Casely-Hayford |
| Jaiotza | Axim (en) |
| Herrialdea | Sierra Leonako kolonia eta protektoratua |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Akkra, 1950eko urria (46 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: blackwater fever (en) |
| Familia | |
| Aita | J. E. Casely Hayford |
| Ama | Adelaide Casely-Hayford |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa fantera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta poeta |
| Izengoitia(k) | Aquah Laluah |
Gladys May Casely-Hayford, Aquah Laluah izenez ere ezaguna, (Axim, Urre Kosta Britainiarra, 1904ko maiatzaren 11 – Akkra, 1950eko urria) sierraleonar idazlea izan zen, krio hizkuntzan idatzi zuen lehen egilea.[1][2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladys 1904ko maiatzaren 11n jaio zen Urre Kostako Axim herriko Casely-Hayford familian. Haurra zela, Aquah Laluah izena erabili zuen garaian, irakurle amorratua zen, zazpi urterekin Charles Kingsleyren Heroes liburua ezagutu zuena. Gaztetatik abesten, dantzatzen eta poesia idazten zekien. Ingelesa, kreolea eta fantera (bere aitaren hizkuntza) menderatzen zituen. Lehen eta bigarren mailako ikasketak Urre Kostan egin zituen[1], baina arrazoi medikoengatik Europara eraman zuten, eta han jarraitu zituen ikasketak[6], besteak beste, Galesko Colwyn Bay herriko Penrhos Collegen. Gero Berlingo jazz banda batekin bidaiatu zuen dantzari gisa.[1] Estatu Batuak ere bisitatu zituen.[6] 1932an krisiak izaten hasi zenean[5], etxera joan behar izan zuen. Afrikara iritsi eta gero, bere ama Adelaide Casely-Hayfordek zuzendutako Freetowngo Nesken Lanbide Eskolan irakatsi zuen[5], Afrikako folklorean eta literaturan espezializatuta.[7]
1936 inguruan Arthur Hunterrekin ezkondu zen, eta 1940an Kobina semea izan zuen.[5] Garrantzi handia eman zion bere jatorri afrikarrari, eta bere belztasuna ohoratu zuen Rejoice eta Nativity poemetan, besteak beste. Bizitzan zehar poema asko argitaratu ez bazituen ere, 1960ko hamarkadan bere poema asko antologizatu ziren.[6] Nativity (1927), The Servant Girl (1941) eta Creation (1926) bezalako poemak antologia askotan argitaratu dira. Harlemgo Pizkundeko idazleek bere obra goraipatu zuten.[2][3][4]
Gladys May Casely-Hayford bere bizitzaren zati handi bat Freetownen (Sierra Leona) bizi izan zen. Geroago Akkrara joan zen bizitzera, bere aitaren familia bizi zen hirira, eta han hil zen 1950eko urrian ur beltzen sukarraren ondorioz.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Take'Um So (1948)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Chipasula, Stella; Chipasula, Frank Mkalawile. (1995). The Heinemann Book of African Women's Poetry. Pearson Education ISBN 978-0-435-90680-1. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Cullen, Countee. (1927). «Gladys May Casely-Hayford» Caroling Dusk: An Anthology of Verse by Negro Poets. New York; London: Harper & Brothers, 196-197 or. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Hughes, Langston. (1963). «Aquah Laluah (Gladys May Casely-Hayford)» Poems from Black Africa: Ethiopia, South Rhodesia, Sierra Leone, Madagascar, Ivory Coast, Nigeria, Kenya, Gabon, Senegal, Nyasaland, Mozambique, South Africa, Congo, Ghana, Liberia. Bloomington: Indiana University Press, 155 or. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Busby, Margaret. (1994). «Gladys May Casely-Hayford ("Aquah Laluah")» Daughters of Africa : an international anthology of words and writings by women of African descent from the ancient Egyptian to the present. New York: Ballantine Books, 217-218 or. ISBN 0-345-38268-4. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Martin, Crista. «Casely-Hayford, Gladys (1904–1950)» Encyclopedia.com (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ a b c (Ingelesez) Killam, Douglas; Kerfoot, Alicia L. (2008). «Casely-Hayford, Gladys (1904–1950)» Student Encyclopedia of African Literature. Westport: Greenwood, 79-80 or. ISBN 9780313335808..
- ↑ (Ingelesez) Crommwell, Adelaide M. (2014). An African Victorian Feminist: The Life and Times of Adelaide Smith Casely Hayford 1848–1960. Routledge, 141 or..
