Gladys Elphick
| Gladys Elphick | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Adelaide, 1904ko abuztuaren 27a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Point Pearce (en) |
| Heriotza | Daw Park (en) |
| Jarduerak | |
| Jasotako sariak | |
Gladys Elphick, Walters ezkondu aurretik (Adelaide, 1904ko abuztuaren 27a-Adelaide, 1988ko urtarrilaren 27a) Australiako aborigen komunitateko liderra, aktibista eta feminista izan zen. 1964an Australiako Hegoaldeko Emakume Aborigenen Kontseilua sortu zuen, Australian emakume aborigenek bakarrik osatutako lehen erakundea. Izeba Glad[1][2] izenez ezagutu zuten maitekiro.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adelaiden jaio zen, Australian, 1904ko abuztuaren 27an, Gertrude Adamsen eta John Herbert Waltersen alaba. Zortzi hilabete zituela Narannga herriko Aborigen Point Pearce Erreserbara eraman zuten bizitzera, Yorke penintsulan. Han eman zituen bere bizitzako lehen hogeita hamabost urteak. Herriko eskolan hezia izan zen, bertan kirolak praktikatu zituen eta organoa jotzen ikasi zuen modu autodidaktan. Hamabi urterekin eskola utzi eta erreserbako esneki fabrikan hasi zen lanean.[1][3][4]
18 urterekin, 1922ko ekainaren 13an, Walter Hughesekin ezkondu zen Point Pearceko elizan. Bi seme-alaba izan zituzten, Tim eta Alf. 1937an, Hughes hil egin zen, eta Gladys bere bi seme-alaba txikiak bakarrik hazteaz arduratu zen.[1]
1939an Adelaide hirira joan zen bizitzera eta bere lehengusina Gladys O'Brienekin bizi izan zen. Lehenengo etxeko langile gisa lan egin zuen, eta gero, Bigarren Mundu Gerran, Hegoaldeko Gales Berriko Islingtongo munizio fabrikan. Bertan, sari bat irabazi zuen erreminta bakar batekin jaurtigai bat egiteagatik, ohiko bien ordez. Gerra ostean bere bigarren senarra ezagutu zuen, Frederick Joseph Elphick, militar ohia. 1940ko abenduaren 2an ezkondu eta West Thebartonen finkatu ziren, Adelaidetik bi kilometrora dagoen auzo batean eta ondoren Ferryden Parken.[3]
Adelaidera joan ondoren, aborigenen arazoetan sartu zen. Aborigenen Aurrerabiderako Ligako kide izan zen, eta ondoren bertako presidenteorde izan zen. 1960ko hamarkadaren hasieran Ligako jardueren batzordean parte hartu zuen, eta aborigenen haurtzarorako dirua biltzen lagundu zuen. 1964an, emakume talde batek berarengana jo zuen aborigen talde bat osatzeko asmoz. Emakume Aborigenen Kontseilua Australiako emakume aborigenek bakarrik osatutako lehen erakundea bihurtu zen. Aborigenei aitortu gabeko zerbitzuak eta haien eskubide legalak ezartzeko lan egin zuen Kontseiluak.[2][5]
1966an, Izeba Glad, denek ezagutzen zutenez, Hego Australiako Aborigenen Gaietarako Estatu Batzordeko kide bihurtu zen, eta 1971ra arte bertako kide izan zen. Aborigenen Gaietarako Saileko bozeramaile batek "bere herriarentzako ama gisa - deskribatu zuen-, beti bere ongizatearen alde lan egin duen pertsona gisa".[3]
1973an, Aborigen Zentro Komunitarioa sortu zen Wakefield Streeten, Adelaiden, eta bertako diruzaina izan zen. Zentro horrek laguntza juridikoa, ostatua, arreta medikoa eta haurren zaintza eskaintzen zituen. 1977an, Maud Tongerie eta Bert Clarkerekin batera, Aborigen Zerbitzu Medikoa sortu zuen, eta irratian emandako hitzaldiengatik lortutako ordainsarietako 800 dolar erabili zituen elektrokardiografo bat finantzatzeko.[5]

1988ko urtarrilaren 19an hil zen eta Adelaideko Centennial Parkeko hilerrian lurperatu zuten.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971n, Britainiar Inperioaren Ordena eman zioten, aborigenen komunitateari emandako zerbitzua aitortzeko. Adineko emakume oso errespetatua.
- 1984an Australiako Hegoaldeko Urteko Aborigen izendatu zuten.
- 2017an, Adelaide hiriak Gladys Elphick/Narnungga parkea bataiatu zuen aborigen aitzindari honen omenez.[2][6][7]
- 2019ko abuztuaren 27an argitaratutako Googleren Doodle-a bere 115. urteurrenari eskaini zitzaion.[8]
Gladys Elphick sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladys Elphick Sariak 2003an ezarri ziren, Gladys Elphick zenaren eta Australiako Hegoaldeko Emakume Aborigenen Kontseiluko kideen lorpenak ospatzeko. Beren komunitatearen gizarte-egoera sustatzeko hainbat bideren bidez lan egiten duten emakume aborigenen lorpenak aitortzen dituzte.[9]
Gladys Elphick Sariak 2003an ezarri ziren Gladys Elphick zenaren eta Hego Australiako Emakume Aborigenen Kontseiluko kideen lorpenak ospatzeko. Beren komunitatearen gizarte-egoera sustatzeko hainbat bideren bidez lan egiten duten emakume aborigenen lorpenak aitortzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Gipselly. (2019-03-25). «Biografía de Gladys Elphick» Blog.
- 1 2 3 «Aunty Gladys Elphick MBE | Suffrage 125 City of Adelaide Honour Roll» City of Adelaide.
- 1 2 3 «Gladys Elphick MBE» History Hub.
- ↑ «Point Pearce Aboriginal Station» Find and Connect.
- 1 2 «Elphick, Gladys» AWR.
- ↑ «Australian Honours Search Facility» honours.pmc.gov.au.
- ↑ «Gladys Elphick Park / Narnungga (Park 25)» City of Adelaide.
- ↑ «Gladys Elphick’s 115th Birthday Doodle - Google Doodles» doodles.google.
- ↑ «Gladys Elphick Awards» Gladys Elphick Awards.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lan honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentziari jarraituz argitaratutako ingelesezko Wikipediaren «Gladys Elphick» itzulpena dauka.