Glasgow Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glasgow Handia metropoli eremua.
Glasgow erdialdearen ikuspegia.
Paisleyren ikuspegia.
Clyde ibaia, Glasgow ekialdetik pasatzen.
Glasgowko Nazioarteko aireportua.

Glasgow Handia (ingelesez: Greater Glasgow, Eskoziako gaeleraz: Mór-Ghlaschú, eskozieraz: Greater Glesga) Eskozian dagoen metropoli eremu handiena da eta Erresuma Batuko bosgarrena eta Europar Batasuneko 32.a. 2001eko erroldaren arabera 1.199.629 biztanle ditu eta 368'5 km²-ko azalera. Ez du gobernu administratiborik, hirien kontzentrazio handia baino ez da, bakoitzak bere gobernua duelarik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozia erdialdeann kokaturik dago, mendebaldeko ertzean. Clyde ibaiak zeharkaten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX eta XX mendeetan Glasgow Hiria asko handitu zen eta 1912an milioi bat biztanleko langa gainditu zuen. Europa guztian hori lortzen zuen zazpigarren hiria izan zen, London, Paris, Berlin, Viena, San Petersburgo eta Moskuren atzetik.

50 urtetan zehar milioi bat biztanleren inguruan ibili zen baina 1960an mugak berrezarri ziren eta udalerri berriak eratu eta gaur egun 600.000 biztanle inguruan dabil.

Eskualdeak eta udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi eskualde hartzen ditu bere baiten Glasgow Handiak:

Udalerri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 20.000 biztanletik gora dituzten herriak, 2011ko erroldaren arabera. Gasgowko datua 2015ekoa da.

  1. Glasgow (599.650 biztanle)
  2. Paisley (76.220 bizt.)
  3. Rutherglen (31.180 bizt.)
  4. Clydebank (28.799 bizt.)
  5. Bearsden (27.237 bizt.)
  6. Cambuslang (27.610 bizt.)
  7. Newton Mearns (24.650 bizt.)
  8. Bishopbriggs (22.870 bizt.)
  9. Renfrew (21.854 bizt.)

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako metro bakarra dauka eta bi aireportu ere baditu, Glasgowko Nazioarteko aireportua eta Glasgow Prestwick

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]