Glasgow Warriors

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Glasgow Warriors
Hiria Glasgow, Eskozia
Sorrera 1872 (1996an profesionala)
Kirol zelaia Scotstoun Stadium, Glasgow
(Edukiera: 10.000)
Presidentea Eskozia Charles Shaw
Entrenatzailea Zeelanda Berria Dave Rennie
Liga Pro 12 Liga
2016-17 6.a
Webgunea www.glasgowwarriors.org
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Newport Gwent Dragonsen aurkako partida.

Glasgow Warriors Eskoziako Glasgow hiriko errugbi taldea da. Pro 12 Ligan jokatzen du. Eskoziako bi talde profesionaletako bat da, bestea Edinburgh Rugby da. Titulu bakarra du, 2014-15eko Pro 12 Liga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1872an sortu zen Glasgow Rugby izenarekin baina 1996an eman zuen profesionalizaziorako pausua Heineken Cup lehiaketan parte hartu ahal izateko. 1998an Caledonian Reds taldearekin bat egin eta Glasgow Caledonians bihurtu zen.

2001-02 denboraldian Zeltiar Liga abiatu zen Irlanda, Gales eta Eskoziako taldeen artean eta lehenengo denboraldian finalerdietara iritsi zen. 2006an Glasgow Warriors izena hartu zuen. 2011 eta 2016 artean garaipenerako play-offak jokatu zituen urtero. 2014an finalista izan zen eta 2015ean Ligako txapelduna. 2016-17 denboraldian apalago ibili da eta seigarren amaitu du liga.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glasgow Warriors Aldatu lotura Wikidatan