Glentoran F.C. (izen osoa Glentoran Football Club) Ipar Irlandakofutbol talderik garrantzitsuenetakoa da, bertako Liga 23 aldiz irabazi baitu. Linfield F.C. taldearekin batera Belfast's Big Two izenaz ezagutzen da, bien artean Ipar Irlandako ia txapelketa guztiak irabazi baitituzte.
Ipar Irlandako talderik zaharrenetakoa da, 1882an eratu baitzen. 1914ean Vienan jokaturiko Vienna Cup txapelketa irabazi zuen, eta hau da Europan irlandar talde batek irabazitako lehenengo txapelketa.
1967an Eusébio handiaren SL Benfica taldearen aurka jokatzea egokitu zitzaion Europako Kopan eta kanporaketa berdindu bazuen ere kanpoan saturiko golen arauaren erruz galdu egin zuen. Hau izan zen araua aplikatu zen lehen aldia. 1974ean Europako Futbol Errekopako final laurdenetara iritsi zen.