Gloeoporus dichrous
| Gloeoporus dichrous | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Polyporales |
| Familia | Irpicaceae |
| Generoa | Gloeoporus |
| Espeziea | Gloeoporus dichrous Bres., 1912 |
| Basionimoa | Polyporus dichrous |
Gloeoporus dichrous Irpicaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Caloporus dichrous, Bjerkandera dichroa, Leptoporus dichrous, Boletus dichrous, Polystictus dichrous, Gelatoporia dichroa, Gloeoporus dichrous, Stereum dichroides, Poria subviridis, Gloeoporus candidus, Polyporus erythroporus, Polyporus erythrophorus, Polyporus erythropus, Boletus pelleporus, Polyporus adustus var. pelleporus.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basiodiokarpoa: Erresupinatua, efuso-erreflexua edo subpileatua, 1 eta 4 cm bitarteko zabalerakoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko proiekzioarekin eta substratuan sartzen den ondoan 3 eta 6 cm bitarteko lodierakoa, sesilak, dimidiatuak, banako ugariz osatutako koloniak osatuz hainbat dezimetroko luzapenetan, gutxi-asko inbrikatuak edo alboan bat eginda, bigunak freskotan, kartilaginosoak eta erretxinatsuak lehortzen direnean.
Pileoa: Feltroduna, apur bat zonatua edo bat ere ez, zurixka edo krema kolorekoa, okre kolorekoa amaieran.
Ertza: Akutua, kolore berekoa edo argiagoa.
Tubuluak: Laburrak, oso gelatinakarak, bereiz daitezkeenak.
Poroak: Biribil-angeluarrak, 5-6 milimetroko, hasieran krema arrosakara kolorekoak, geroago arrosa-izokin kolorekoak, amaietan arre-purpura ilun kolorekoak; disepimentu ia meheak, osoak, pruinadunak.
Kontextua edo subikulua: Zuria, freskotan higrofanoa, zaila lehorrean, 1 eta 4 mm bitarteko lodiera.
Kortexa: Presente, geruza sotil eta gelatinakara batek kontextua eta tubuluak bereizi egiten ditu.[3]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saprofitoki ematen ditu fruituak, hosto zabaleko zuhaitzen motzondoetan eta adar hiletan, batez ere Quercus, Betula eta Corylus-etan, banako ugariren koloniak osatuz, usteldura zuria eraginez.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Gloeoporus dichrous: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.