Gloria Cuenca Bescós
| Gloria Cuenca Bescós | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2016ko azaroa - 2021
1987 - 1988 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Municipio Lagunillas (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea (1981eko urtarrilaren 1a - 1987ko irailaren 15a) doktoretza | ||||
| Hezkuntza-maila | Zientzietako doktorea | ||||
| Tesi zuzendaria | María Teresa Alberdi Alonso Remmert Daams | ||||
| Doktorego ikaslea(k) | José Ignacio Ruiz-Omeñaca (en) | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | paleontologoa, geologoa, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea | ||||
| Enplegatzailea(k) | Zaragozako Unibertsitatea (1987ko otsailaren 1a - | ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Kidetza | Sociedad Española de Paleontología | ||||
Gloria Cuenca Bescós (Lagunillas del Zulia, Venezuela, 1958ko irailaren 20a) Venezuelan jaiotako espainiar paleontologo, geologo, irakasle eta ikertzaile bat da.[1] 2019an Zaragozako Unibertsitateko Paleontologia Katedra bete zuen lehen emakumea izan zen, eta bigarrena Unibertsitate horretako Geologia Fakultatean.[2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gloria Cuenca geologoa, paleontologoa eta Zaragozako Unibertsitateko ikertzaile lanetan hasi zen 1987 urtean, eta 1992 urtean unibertsitateko irakasle lanetan, Geologia Zientzietako lizentziaturako zenbait ikasgairekin, hala nola Paleontologia Orokorra, Mikropaleontologia, Paleobiologia, Ornodunen eta Gizakien Paleontologia eta Landa-lana.[4] Horrez gain, Aragosaurus proiektuan parte hartzen hasi zen 1987an, eta Atapuercakoan 1991n. Azken aztarnategi horretako ikerketa taldeko kide gisa 1997an Asturiasko Printzea Saria eta 2018an Aragoiko Gorteen domina jaso zituen.[5] 2016 urtetik 2021 urtera Aragoiko Ingurumen Zientzien Ikerketarako Unibertsitate Institutuko (IUCA) zuzendaria izan da.[6]
2019 urtean Paleontologia Katedra bete zuen Zaragozako Unibertsitatean eta bigarren emakumea bihurtu zen Geologia Fakultatean Unibertsitate horretan.[3]
2021 urtean Zaragozako Unibertsitateko Transferentzia eta Berrikuntza Teknologikoko errektoreorde izendatu zuten.[7]
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gloria Cuenca, zientzia arloan egindako lanarengatik, Aragoiko Ingurumen Zientzien Ikerketarako Unibertsitate Institutuko zuzendari izendatu zuten.[6] Ikertzaile gisa, besteak beste, Asturiasko Printzea Saria eman zion mikroornodunen azterketa lanarekin.[8]
Ehun hitzalditik gora eman ditu, gehienak Ornodunen, Mesozoikoko eta Kuaternarioko ugaztunen, dinosauroen, iraganeko klimen eta paisaien berreraikuntzari eta Kuaternarioko aztarnategien datazioari buruzkoak.[9][10][11]
Tesi-epaimahai askotako kidea izan da, eta Espainiako (Zaragozako Unibertsitatea, Granadako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) eta Frantziako (Ministère de l’Education Nationale, de l’Enseignement Supérieur et de la Recherche Ministère de l’Ecologie et Dépéle du Durement) unibertsitateetako doktoretza-epaimahaikide izendatu zuten. Museum Nacional d’Histoire Naturelle. Paris).
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez, estatuko eta autonomia-erkidegoetako 14 I+G (ikerkuntza eta garapena) proiektutan hartu du parte, eta erakunde publikoek finantzatutako beste 21 proiektu zuzendu zituen edo haietan parte hartu zuen. 200 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, horietatik 110 Science Citation Index-eko aldizkarietan, 56 artikulu luze eta 15 laburpen dituztenak, eta mailarik altueneko inpaktu-indizeak dituztenak; gainerakoak, nazioarteko eta hedapen txikiagoko aldizkarietan, liburu-kapituluetan eta zientziaren dibulgazioan.[12]
Aragosaurus taldeko gainerako kideekin batera, Paleontologiaren zientzia zabaltzen du bere aragosaurus webgunetik eta Aragoiko Ingurumen Zientzien Ikerketarako Unibertsitate Institututik.[13]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu:
- 2018an, Aragoiko Gorteen Domina jaso zuen, Aragoiko emakume ikertzaileei emandako parlamentu autonomikoaren sari gorena. Saria Gloria Cuenca Bescósek, Azucena Gracia Royo, María Jesús Lázaro, Pilar Gayán Sanz, Julia Herrero Albillos eta Concepción Gimeno ikerlariekin batera jaso zuen, Aragoiko gizartearen zientziari, ezagutzari, I+G+Bari eta aurrerapenari hainbat diziplinatan egindako ekarpenarengatik.[5]
- 2005ean, hirugarren saria jaso zuen Campus arteko III. lehiaketan, A modalitatean (Sareko ikerketa), Aragosaurus taldearen Web-aren izenburupean aurkeztutako proposamenarekin
- 1997an, Gaztela eta Leongo Ikerkuntza Zientifikoaren Saria Atapuercako proiektuarengatik
- 1997an Zaragozako Zientzia Akademiaren Saria Dinosaurios de La Cantalera (euskaraz: La Cantalerako Dinosauroak) izenburuko lanarengatik
- 1997ko Asturiasko Printzearen Saria, Atapuercako proiektuarekin[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cuenca Bescós, Gloria. (3 de mayo de 2015). Una madre siempre es una madre .... .
- ↑ Gloria Cuenca Bescós, directora del IUCA, primera catedrática de Paleontología de la Universidad de Zaragoza. Universidad de Zaragoza.
- ↑ a b Cátedra en Paleontología. .
- ↑ Gloria CUENCA BESCOS | Aragosaurus. .
- ↑ a b Medalla de las Cortes de Aragón. .
- ↑ a b Directora IUCA. .
- ↑ Universidad de Zaragoza. .
- ↑ Atapuerca member. .
- ↑ Conferencia. .
- ↑ Conferencia Huesca. .
- ↑ Conferencia Chicago. .
- ↑ «Biografía Gloria Cuenca Bescós -» www.universidades.gob.es.
- ↑ Aragosaurus | Grupo de investigación de vertebrados del Mesozoico y Cuaternario de la Universidad de Zaragoza. .
- ↑ Premio Principe de Asturias. .