Gloria Macapagal-Arroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gloria Macapagal-Arroyo
Gloria Macapagal Arroyo.jpg
Deputy Speakers of the House of Representatives of the Philippines

2016ko abuztuak 15 - 2017ko martxoak 15
Roberto Puno
Member of the House of Representatives of the Philippines

2010eko ekainak 30 -
Mikey Arroyo
Secretary of National Defense

2006ko azaroak 30 - 2007ko otsailak 1 - Hermogenes Ebdane
Secretary of National Defense

2003ko irailak 1 - 2003ko urriak 2
Angelo Reyes - Eduardo Ermita
Filipinetako presidente

2001eko urtarrilak 20 - 2010eko ekainak 30
Joseph Estrada - Benigno Aquino III.a
Vice President of the Philippines

1998ko ekainak 30 - 2001eko urtarrilak 20
Joseph Estrada - Teofisto Guingona Jr.
Secretary of Social Welfare and Development

1998ko ekainak 30 - 2000ko urriak 12 - Dulce Saguisag
Member of the Senate of the Philippines

1992ko ekainak 30 - 1998ko ekainak 30
ICDB commissioner

Bizitza
Jaiotza San Juan1947ko apirilaren 5a (70 urte)
Herrialdea  Filipinak
Familia
Aita Diosdado Macapagal
Ezkontidea(k) Jose Miguel Arroyo
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Edmund A. Walsh School of Foreign Service
Ateneo de Manila University
Georgetowngo Unibertsitatea
University of the Philippines
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Ateneo de Manila University
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Lakas Kampi CMD
http://www.macapagal.com/gma
Arroyo Signature.svg

Gloria Macapagal-Arroyo (San Juan, Luzon, 1947ko apirilaren 5a - ) Filipinetako lehendakaria da 2001. urteaz gero eta berraukeratua izan zen 2004an.

Gloria Macapagal-Arroyo Filipinetako 14. lehendakaria da eta kargu hori okupatzen duen bigarren emakumea. 2005ean, Forbes aldizkariak 4. postua eman zion munduan botere gehien duten emakumeen artean. Margaret Thatcheren jarraitzaile sutsua omen da.

Bizitza eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko lehendakariaren, Diosdako Macapagalen, eta Evangelina Macaraegen alaba da. 1968an Jose Miguel Arroyorekin ezkondu zen eta 3 seme-alaba dituzte: Juan Miguel (1969), Evangelina Lourdes (1971), eta Diosdado Ignacio José María (1974).

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak La Asunción konbentuan egin zituen eta 1964an graduatu zen. Arte eta Ekonomia arloko Batxilergoa egin zuen La Asunción Unibertsitatean eta 1968an lortu zuen graduazioa. Ondoren Georgetown Unibertsitatean ikasi zuen eta Washington-eko unibertsitatean Bill Clintonen, Estatu Batuetako lehendakari ohiaren, gela-kide izan zen. Filipinetara itzuli zenean, Ekonomian lizenziatu zen Manilako Ateneo Unibertsitatean eta doktoratu egin zen. Hezkuntzan aritu zen lanean 1977tik 1987ra, Filipinetako Unibertsitatean eta Manilako Ateneo Unibertsitatean, batez ere.

Politikagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an hasi zen Corazón Aquinoren legegintzaldian. Oihal Esportazioko Juntaren zuzendari izendatu zuten hasieran eta gero Komertzio eta Industria subsekretarian aritu zen lanean.

1992an izendatu zuten senadore eta 1995ean berriro. LDP alderdia eskuindarra zen eta LE-NUCD izan zen gerora, Fidel Ramos-en alderdiarekin bat egin ondoren. Alderdi honen liderrarekin Edgardo Angararekin, haserretu ondoren, Angara gobernu koaliziotik atera egin zen eta Macapagal-Arroyok bere alderdi propioa osatu zuen, KAMPI, beste alderdi eskuindar batzuekin aliatuz. 1998an lehendakariorde izan zen, Joseph Estradak lehendakaritza okupatu zuenean. Gizarte Ongizate eta Garapeneko ministro izendatu zuten eta postu honetatik pobreziaren aurkako neurriak hartzen saiatu zen.

Estrada erabat desprestigiatuta erori zen, korrupzioa eta gaitasun eza zela-eta. Macapagal-Arroyok 2000.ean ministeritza utzi eta oposiziora joan zen. 2001ean egin zen lehendakari. 2004an berriro aukeratu zuten. Liberalismo ekonomikoaren esparruan beti ere, turismoaren sustatzaile sutsua izan da. Gizarte arloan kontserbadore, Eliza Katolikoarekin harreman onak izan ditu.

Oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean jada, Estradaren jarraitzaileak joan ziren bere aurka eta iraultza egiten saiatu ziren. Estrada kartzela berezi batean zegoen garai hartan, Manilatik 45km-tara, eta lasaitasuna eskatu zien bere jarraitzaileei. Bost egunetan matxinada egoera dekretatu zuen lehendakariak eta atxiloketa ugari egiteko aukera eman zion horrek. Hainbat manifestari hil zen eta ziento bat zauritu izan zen. Oposizioaren liderra ere atxilotu zuten, Juan Ponce Enrile.

2003ko uztailaren 26an, 300 militarrez osatutako taldeak berriro egin zuen bere aurka, korrupzio salaketak medio. Magdalo izena hartu zuten militar kolpista hauek, XIX. mendean Espainiaren aurka borrokatu zuten filipino iraultzaile haien omenez. Berriro dekretatu zuen matxinada egoera delakoa eta 17 ordu beranduago estatu kolpea itzalia zegoen. Hala ere, Defentsa Ministroak kargua utzi behar izan zuen eta gobernuaren kontrako manifestazioak jarraitu zuten. Macapagal-Arroyok heriotza-zigorra berrezarri zuen, bahiketak ugaritzen ari ziren aitzakiaz.

2004ko maiatzaren 10ean Joseph Estradaren lagun zen Fernando Poe Jr-i irabazi zion. 12,5 milioi boto atera zuen eta bere kideak lehendakaritzaordea 15 milio botoz. Oposizioak fraude galanta izan zela esan zuen eta Makapagal-Arroyo berak ere balizko fraudearen inbestigazioa bultzatuko zuela agindu zuen. 2006ko otsailaren 24an emergentzia egoera deklaratu zuen Macapagalek, estatu-kolpe baten ateetan zeudela-eta. 10.000 pertsona elkartu ziren neurri honen aurka protestatzeko.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Academia Filipina de la Lengua Españolako kide da. 1973an, Marcos-en diktaduraren garaian, espainiar hizkuntzak ofizialtasuna galdu zuen Filipinetan eta Cori Aquinoren garaian konfirmatu egin zen hori. Badirudi, Gloria Macapagal-Arroyok berriro eman nahi diola ofizialtasuna 2008an.
  • 2007ko abenduaren 5ean Ordiziara etorri zen, Andres Urdanetaren urteari hasiera emateko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gloria Macapagal-Arroyo Aldatu lotura Wikidatan