Gloria Scott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloria Scott
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1893)
Argitaratze-data1893
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Gloria Scott
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak

Gloria Scott, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Gloria Scott, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren eta urte berean, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera, Sherlock Holmesen memoriak liburuan argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Unibertsitate-garaian, Holmesek hilabete igaro zuen Victor Trevor lagunarekin, Norfolkeko Victorren aitaren etxean. Han zegoela, Holmesek harritu egin zuen bere anfitrioia, Australiako urrezko zelaietan dirutza egin zuen lur-jabe bat.

Holmesek handik alde egin aurretik, beste agure bat agertu zen bat-batean etxean, Hudson jauna. Itxuraz, 30 urte lehenago bidaide izan ziren. Orduan, Holmesek Trevortarren etxea utzi eta hurrengo zazpi asteak kimikako esperimentuak egiten igaro zituen. Bat-batean, Trevor gaztearen telegrama jaso zuen, eta Norfolkera itzultzeko eskatu zion. Iritsi zenean, Victorrek esan zion Holmesi aita hiltzen ari zela gutun bat jaso ondoren izandako isuri baten ondorioz. Etxera heltzean, hilda zegoela jakin zuten.

Victorrek kontatu zion Holmesi bere aitak ezagutzen zuela Hudson, marinel ohia baitzen, eta nahiz eta sarritan mozkortu, aitak lorezain izendatu zuen, eta horrek asetzen ez zuenez, maiordomo geroago. Kontua da Hudsonek xantaia psikologikoa egin ziola aitari. Azkenean, Hudsonek joatea erabaki zuen, baina hauxe esan zuen: Hampshirera joango naiz Beddoes jaunarengana. Seguru nago zu bezainbeste poztuko dela ni ikusteaz. Handik gutxira, eskutitz bat heldu zitzaion aitari eta atake bat jasan zuen. Holmesek onartu zuen oharra lehen aldiz irakurri zuenean Watsoni jarri zitzaion harridura aurpegi bera jarri zitzaiola. Gakoa mezuaren hirugarren hitzetan zegoen. Funtsean, Beddoes jaunak ohartarazten ziola Trevorri Hudsonek guztia kontatu zuela.

Dena argitu zen Trevor jaunak gutun batean azaldutakoa irakurtzean. Berak idatzi zuen James Armitage izena zuela, ez Trevor, eta dirua faltsutzeagatik kondenatua izan zela. Beraz, Gloria Scott korbetan giltzaperatu zuten, Australiarako bidean. Presoetako batek, Jack Prendergastek, motin bat prestatu zuen. Matxinada arrakastatsua izan zen, eta preso batzuek odol gehiago nahi ez zutenez, korbetatik ihes egin zuten, besteak beste, bera eta Evans izeneko bat (Hudson geroago ikusiko duen Beddoes jauna). Hudson Gloria Scott korbetako marinela izan zen, matxinadatik bizirik ateratzea lortu zuen bakarra, eta matxinada hori egin zutenen beldurraren kontura bizitzea pentsatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]