Edukira joan

Gloria Taylor (aktibista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloria Taylor (aktibista)
Bizitza
JaiotzaNigeria, 1950
Herrialdea Erresuma Batua
 Nigeria
Heriotza2008ko apirilaren 7a (57/58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Richard Taylor  (1977 -  2008ko apirilaren 8a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta bank manager (en) Itzuli

Gloria Taylor (Nigeria, 1950 - Londres, 2008ko apirilaren 7a) nigeriar jatorriko ekintzaile britainiarra zen. 2000ko azaroan, bere 10 urteko semea, Damilola Taylor, Londresko bi gaztek bortizki erasotu eta hil zuten North Peckham Estaten ―Londresko hegoaldean―.[1]

Semearen hilketak komunikabideen arreta piztu zuen Erresuma Batuko hiri-auzo pobreenak uztartzen dituen krisi sozial eta ekonomikoaren inguruan.

Gloria Taylor Nigerian jaio zen, 1950ean. Erresuma Batura joan zen bizitzera hirurogeita hamarreko hamarkadan, Richard Taylor mutil-lagunarekin elkartzeko, zeina Administrazio Publikoa ikasten ari zen Harrow Politeknikoan. 1977an, Kensingtongo eliza metodista batean ezkondu ziren, eta Uxbridgen finkatu ziren. 1982an, Lagosera (Nigeria) itzuli aurretik, seme bat eta alaba bat izan zituzten.[2]

Han, Richard Taylor Nigeriako Zerbitzu Zibilarentzat aritu zen lanean, eta Gloriak banku bateko gerente gisa lan egin zuen. Etxe bat erosi zuten hiriburuaren kanpoaldeko herri batean, Damilola haurra 1989an jaio zen herrian.

Taylortarren alabak, Gbemik, epilepsia zuen, eta Nigerian ez zegoen gaixotasun horri behar bezalako arretarik eskaintzen zionik. Neskatoak britainiar hiritartasuna zuenez, Londresera bidaltzea erabaki zuten tratamendu jasotzeko, eta gogor lan egin zuten haren hegazkin-bidaiarako dirua aurrezteko.[3][4]

2000ko abuztuan, Londresera joan ziren neskatoarekin elkartzera. North Peckham Estate auzoko apartamentu estu batean bizi zen izeba baten etxean hartu zuten babesa.[5]

Erresuma Batua «zerua» izango zela pentsatu zuen Damilolak, baina auzoa delinkuentzia, droga eta gabezia handiak zeuden. Lehen hezkuntzako bere eskolako bizimodua eta Nigerian ezagututako giro diziplinatua oso desberdinak ziren. «Beldurtu eta iraindu egiten zuten —gogoratu zuen Gloria Taylorrek—. “Fuck your mother” esaten zioten, baina eskolan ez zidaten sinetsi».

Hala ere, Damilola baikorra zen, eta Peckham liburutegian konputazio klase gehigarriak hartu zituen medikuntza ikasteko aukerak handitzeko. 2000ko azaroaren 7an —Ingalaterrara iritsi eta hiru hilabetera—, ikasgai horietako batetik etxera itzultzean, haur zurien talde batek zelatatu eta harrapatu zuen. Hankan sastatu zuten garagardo botila hautsi batekin. Agian garrasi egin ez zezan, puxtarri bat (beirazko bolatxo bat) sartu zioten eztarrian.[3]

Geroago, bere amak bere saiakera bat aurkitu zuen, zeinean honako hau idatzi baitzuen:

« Munduan zehar bidaiatuko dut mundua aldatzeko nire destinoa aurkitzeko. Badakit nire destinoa mundua aldatzea dela, eta, egunen batean, bizitzan hori lortzea espero dut. »
Damilola Taylor[6]

Taylortarrek Damilola Erresuma Batuan lurperatzea erabaki zuten, haurraren heriotzak nazio kontzientzian izandako eraginaren aitortza gisa. Jende arruntarengandik jaso zuten babesak kontsolatu zituen. Baina Gloria Taylor ez zen sekula bere onera etorri semea hil zitzaionetik.[7]

Gloria Taylor aktibista gisa aritu zen semearen hilketaren ondoren, esanez berak aukera bat eman nahi ziela «gazte zapaldu eta behartsuenei». 2001ean, Damilola hil eta urtebetera, Gloria eta Richard Taylorrek Damilola Taylor Trust fundazioa sortu zuten, zenbait politikari eta pertsona ospetsuren (Rio Ferdinand futbolaria, besteak beste) finantza-laguntzarekin.[8]

2006ko abuztuan, bi anaia nerabe ―Danny eta Ricky Preddie, hilketa gertatu zenean 12 eta 13 urte zituztenak― zigortu zituzten Damilola Taylorren hilketagatik, eta zortzi urteko kartzela-zigorra jaso zuten adingabeak atxilotzeko institutu batean.

2008ko apirilaren 7ko gauean, Londresko hego-ekialdean bere senarrarekin oinez zihoala, Gloria Taylorri bihotzekoak eman zion, eta kalean erori zen. Handik minutu batzuetara hil zen, ospitale batean.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gloria Taylor obituary», artículo en inglés en el diario The Telegraph, del 14 de abril de 2008. Consultado el 2 de mayo de 2008.
  2. «Gloria Taylor obituary», artículo en inglés en el diario The Telegraph, del 14 de abril de 2008. Consultado el 2 de mayo de 2008.
  3. a b Stubley, Peter: «Damilola Taylor: welcome to Modern Britain» artxibo kopia Wayback Machinen., artículo en inglés en el diario Court News UK. Muestra una fotografía del niño Damilola Taylor.
  4. «Gloria Taylor obituary», artículo en inglés en el diario The Telegraph, del 14 de abril de 2008. Consultado el 2 de mayo de 2008.
  5. «Gloria Taylor obituary», artículo en inglés en el diario The Telegraph, del 14 de abril de 2008. Consultado el 2 de mayo de 2008.
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Telegraph izeneko erreferentziarako
  7. «Gloria Taylor obituary», artículo en inglés en el diario The Telegraph, del 14 de abril de 2008. Consultado el 2 de mayo de 2008.
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Guardian izeneko erreferentziarako
  9. «Damilola Taylor's mother Gloria dies», artículo en inglés en el diario The Telegraph. Muestra una fotografía de Gloria Taylor en 2007, muy envejecida.