Glorieta Urdina (Sevilla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glorieta Urdina (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla

Glorieta Urdina, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua eta Rodríguez Caso etorbidearen ondoan dagoena, haurren jolasleku bezala abildua izan zen, landaretza ezberdinez inguratua, sarreran dituen bi almezak (Celtis australis) kasu. Zumarraren familiako zuhaitz bat da, enbor azal lau eta grisekoa, hosto galkorrekoa, zerratua eta asimetrikoa, hiriko kale askotan landatua dago.

Hibiskoak ere ikus daitezke, gorri, arrosa, laranja edo hori koloreko euren lore koloretsu eta ikusgarriekin. Bi espezie hauei, zelestinak (Plumbago auriculata) Judasen arbolak (Cercis siliquastrum), Mexikoko palmondoak (Washingtonia robusta), datil palmondoak (Phoenix dactylifera), Txinako palmondoak (Trachycarpus fortunei) aranondo japoniarrak (Prunus cerasifera, Pisardii barietatea), japoniar arbustuak (Ligustrum japonicum), pitosporoak (Pittosporum tobira), nandinak (Nandina domestica), lantanak (Lantana camara), letaniak (Livistona chinensis), durantak (Duranta repens), eta ezki bat (Tilia spp.) gehitzen zaizkie.

Glorietaren ondoan, iturri bat dago, non atsotitzak idatzita zituen bere azulejuak nabarmentzen ziren. Iturriaren zken birmodelazioan, azuleju berrien multzo guztia aldatu zen, fotiniaz (Photinia glabra), bi fikusez (Ficus elastica) eta aireko bere sustrai erraldoiez inguratua dago. Iturritik gertu, kasuarinak (Casuarina equisetifolia), eta beste espezie batzuk aurki daitezke, panpa-lezkak kasu (Cortaderia selloana), ailantoak (Ailanthus altissima), akantoak (Acanthus mollis), erratzak (Ruscus aculeatus) eta almez gehiago.

Bere irteeretako batetik, Mario Mendez Bejaranoren Glorietara joaten da, eta, beste batetik, Conchako Glorietara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]