Glukosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
D-Glukosa

α-D-glucopyranosa

Haworthen proiekzioa
Identifikadoreak
Laburdurak Glc
CAS zenbakia 50-99-7 YesY
PubChem 5793
ChemSpider 5589 YesY
UNII 5SL0G7R0OK YesY
EC zenbakia 200-075-1
KEGG C00031 N
MeSH Glucose
ChEBI CHEBI:4167 YesY
ChEMBL CHEMBL1222250 YesY
RTECS zbka. LZ6600000
ATC kodea B05CX01,V04CA02, V06DC01
Beilstein Erreferentzia 1281604
Gmelin Erreferentzia 83256
3DMet B04623
Propietateak
Formula molekularra C6H12O6
Masa molarra 180.16 g mol−1
Masa zehatza 180.063388
Itxura Hauts zuria
Dentsitatea 1.54 g/cm3
Fusio puntua

α-D-glukosa: 146 °C (295 °F; 419 K)
β-D-glukosa: 150 °C (302 °F; 423 K)

Disolbagarritasuna uretan 909 g/1 L (25 °C (77 °F))
Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−1271 kJ/mol [1]
Errekuntza entalpia estandarra ΔcHo298 −2805 kJ/mol
Entropia molar
Estandar
So298
209.2 J K−1 mol−1[2]
Bero-ahalmen espezifiko, C 218.6 J K−1 mol−1[2]
Arriskuak
MSDS ICSC 0865
EU Indizea Ez dago
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
0
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Glukosa (C6H12O6) formula duen gluzidoa da, "mahatsaren azukrea" izenarekin ere ezagutzen dena. Fruta askotan dago, eta eginkizun garrantzitsua betetzen du landare zein animalien metabolismoan. Gizakiaren odolean eta gibelean agertzen da, odoleko kontzentrazio normala 0,8-1,1 gramo litroko izanik.

Formula kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosa hexosa bat da, 6 atomo karbono duen gluzidoa, alegia. Fruktosaren formula bera du, baina egitura kimiko desberdina (glukosa aldosa baita, eta fruktosa zetosa bat).

Eskuineko irudian glukosaren formula lineala ikus daiteke. Ur-disoluzioan, berriz, hexosa guztiek egituraz aldatzen dute, molekula bereko aldehido eta alkoholaren arteko erreakzioa dela eta. Horrela, molekula barnean hemiazetal bat sortzen da, eta molekulak egitura ziklikoa hartzen du. Haworthen formularen bitartez marrazten dira egitura zikliko hauek.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosa erreserba energetiko garrantzitsua da, animalietan glukogeno moduan eta landareetan almidoi moduan metatzen dena. Zelularen energia-iturri nagusia da, bere katabolismoan izaki bizidunek behar duten energia askatzen baita.

Bakterioetatik gizakiarengana glukosaren bide katabolikoak oso antzekoak dira, bizidun guztien jatorri bera agerian uzten duena.

Metabolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosaren oxidazio osoa arnasketa aerobikoaren bitartez gauzatzen da. Arnasketaren ekuazioa honako hau da:


C6 H12 O6 + 6O2 → 6CO2 + 6H2O + energia (ATP)

Arnasketa aerobikoa hiru etapatan osatzen da: glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katea.

Landareen fotosintesiak, aldiz, glukosa sortzen du molekula inorganikoak eta argi-energia erabiliz:


6 CO2 + 12 H2O + argia → C6H12O6 + 6 O2 + 6 H2O

Glizemia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glizemiak (edo, gaztelaniaren eraginez, gluzemia) glukosak odolean duen kontzentrazioa adierazten du. Glizemia maila normala 0,8 eta 1,1 gr/litroko artekoa da. Gibelak eta areak kontrolatzen dute maila hori. Glukosa glukogeno moduan metatzen da gibelean, eta glizemia maila asko jaisten denean hormona batek (glukagoiak) glukogenoa glukosa bihurtzen du, odolera pasatuz. Aitzitik, gluzemia handia bada pankreak sortzen duen beste hormona batek (intsulinak) glukosa maila jaisten du. Intsulina-gabeziak diabetea eragiten du, hipergluzemia agertuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ponomarev, V. V.; Migarskaya, L. B. (1960), «Heats of combustion of some amino-acids», Russ. J. Phys. Chem. (Engl. Transl.) 34: 1182–83 . .
  2. a b   Boerio-Goates, Juliana (1991), «Heat-capacity measurements and thermodynamic functions of crystalline α-D-glucose at temperatures from 10K to 340K», J. Chem. Thermodynam. 23 (5): 403–9, doi:10.1016/S0021-9614(05)80128-4 . .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glukosa Aldatu lotura Wikidatan