Glukosuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Glukosuria
Deskribapena
MotaGernu-analisia
Identifikatzaileak
MeSHD006029

Glukosuria glukosaren gernu-maila altuari deritzo.

Bi jatorri izan ditzake akats metaboliko honek:

  • odoleko glukosa-maila oso altua denean giltzurrunek ezin dute glukosa guztia birxurgatu. Hori gertatzen da diabetes kasuetan. Ondorioz, iragazitako glukosa ez da odolera berriz pasatzen eta gernuarekin kanporatzen da. 1,8g/l da glukosaren odol-mailaren muga: hortik gora giltzurrunak ez dira gai iragazitako glukosa birxurgatzeko.
  • giltzurrun-akatsek, glukosaren odol-maila normala denean, glukosuria ere eragin dezakete. Giltzurrunek ez dute glukosa behar bezala birxurgatzen, eta hau gernuarekin batera kanporatzen da. Akats hereditarioa izan ohi da, gene oker baten ondorioa (gene horrek proteina garraiatzaile baten sintesia kodetzen du, glukosari lotzen dena bere giltzurrun-garraioa errazteko)

Urriagoa bada ere, hainbat traumatismo fisikok zein emozionalek gehiegizko glukogenolisi eragin dezakete, glukosuria ere sortuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.