Gluzidoen katabolismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gluzidoen katabolismoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Gluzidoen katabolismoa azukreen desgradazio biokimikoan datza, hasierako molekula konplexuak molekula sinpleagoak bihurtuz energia lortzeko.

Gluzidoen katabolismoa honako ekuazio honetan laburbil daiteke:

C6H12O6 + 6 O2 → 6 CO2 + 6 H2O + energia (ATP)

Ikusten denez, ekuazio hau fotosintesiaren alderantzizkoa da. Ekuazio hau arnasketa aerobikoari dagokio, gluzidoen katabolismoaren bide metaboliko nagusiari, alegia.

Gluzidoen katabolismoaren lehenengo fasean polisakaridoak eta disakaridoak (almidoia, glukogenoa, zelulosa, laktosa, etab.) monosakarido bihurtzen dira. Entzima hidrolitiko batzuek polimero horiek degradatzen dituzte. Bakterioek entzima horiek kanporatzen dituzte, baina animaliek digestio aparatuan dauzkate, eta bertan burutzen dute polisakaridoen hidrolisia.

Bigarren etapan, sortutako monosakaridoak (fruktosa, galaktosa...eta batez ere glukosa) glukolisiaren bitartez degradatzen dira, azido pirubiko, ATP eta NADH sortuz.

Glukolisia glukosaren katabolismoaren bide nagusia bada ere, ez da bakarra. Zenbait bakteriok eta eukariotok beste bide batzuk erabiltzen dituzte glukosa degradatzeko: Entner-Doudoroff bidea eta pentosa-fosfatoarena, esaterako.

Orokorrean, gluzidoen katabolismoak hiru bide metaboliko desberdin jarrai dezake:

  • hartzidurarena: zenbait bakteriok eta legamik burututakoa. Glukolisiaren ondoren azido pirubikoa, edo haren deribaturen bat, erreduzitzen da. Oxigenorik gabe burutzen da.
  • arnasketa anaerobioarena: Glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katea ere osatutakoa. Oxigenorik gabe burutzen da, eta elektroien azken hartzailea oxigenoa ez den beste konposatu inorganikoa da (CO2, NO3, SO4...). Zenbait bakteriok besterik ez dute burutzen.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]