Gneo Oktavio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gneo Oktavio
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 87 - K.a. 87
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 87 (42/43 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaGnaeus Octavius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Gneo Oktavio Rufo (latinez: Cnaeus Octavius Rufus) Erromatar Errepublikako politikari bat izan zen.

Gneo Oktavio Errepublikako kontsul izendatua izan zen K.a. 87an. Bere aita Gneo Oktavio zen, eta bere osaba Marko Oktavio. Biak Gneo Oktavioren semeak ziren, K.a. 165ean kontsula izan zen, hau, aldi berean, Gneo Oktavio Ruforen semea zelarik.

Bere kontsulaldian, Oktaviok bere kide zen Luzio Kornelio Zinari aurre egin zion eta Erromatik kanporatu zuen. Horregatik, erahila izan zen Zina Erromarantz joan zenean Gaio Mariorekin. Plutarkok, Gneo Oktaviori buruz hitz egiten duena bere "Mario eta Silaren bizitzak" lanean, ospe politiko oneko pertsona bezala deskribatzen du. Printzipio zorrotzak erabili zituen bere politikan, eta bere garaikideek iritzi ona zuten bere ahalmen militarrari buruz. Plutarkok Oktavio Augustoren arbaso bezala identifikatzen du.

Bere seme Luzio Oktavio K.a. 75ean kontsul aukeratua izan zen. Bere anaia Marko Oktavio K.a. 76an kontsul izan zen beste Gneo Oktavio baten aita izan zen. Bere beste anaia Gaio Oktavio Augusto enperadorearen herenaitona izan zen.


Aurrekoa
Luzio Kornelio Sila eta Kinto Ponpeio Rufo
Erromatar kontsula Luzio Kornelio Zinarekin
K.a. 87
Ondorengoa
Luzio Kornelio Zina eta Gaio Mario