Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Guardia Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goardia Zibila» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guardia Zibila
EscudoGuardiaCivil.svg
Mota jendarmeria
Sorrera 00531UTCMon, 13 May 1844 :00:00 +00005amAstelehenaAstelehena005k
Egoitza Madril
Herrialdea Espainia
Unitate nagusia Espainiako Indar Armatuak
Kuartier nagusia Q27031398
Kideak 77.427 (2016)[1]
Buruzagiak
Burua José Manuel Holgado Merino
Ofizial garrantzitsuak Francisco Javier Girón
Kultura militarra
Zaindaria Pilareko Andre Maria
Webgunea Webgune ofiziala

Guardia Zibila (gaztelaniaz Guardia Civil) Espainiako segurtasun publikoko lehenengo polizia erakundea da. Estatuko Segurtasun Kidegoetako parte da eta izaera militarra du, 1844an Ahumadako Dukeak sortu zuen. Frantziako Jendarmeriaren eta Kataluniako Mossos d´Esquadra delakoen antolakuntza ereduari jarraituz eratu zen. Europan antzeko indar militarrak daude, esaterako Carabinieriak (Italia), Errepublikar Guardia Nazionala (Portugal) eta Koninklijke Marechaussee (Herbehereak).

Guardia Zibileko agenteari guardia zibila deritzo.

Historia

Antolamendu militarreko polizia hau Espainiako ideia nazionala harrotzen ari zen une batean eratu zen, 1844an. Kidegoa sortzearen helburua zen Espainiako estatu zentralaren ideia bazter guztietan sentiaraztea, bereziki landa inguruneetan.[2] Canovas del Castillok sortutako kazike sisteman (1880ko hamarkadan), sistemak laster erakutsi zituen bere alde makurrenak, tokiko jauntxoen gorakada eta hauteskunde iruzurrak tartean, betearazpenean Guardia Zibilaren ezin besteko ekintza aldean zuela.[3]

1936ko estatu kolpean, tokian-tokian jokaera desberdinak hartu arren, gehienean kolpisten aldeko joera hartu zuen. Euskal Herrian, altxatutakoek Iruñetik Bidasoan gora antolatutako espedizioan, Guardia Zibileko zutabe bat zihoan. 1936ko urrian, Telesforo Monzonen gidaritzapean, Ertzaintza euskal polizia berria eratu zen Bizkaian, Eibarren eta Elgetan hedatuta, Guardia Zibila desegitea hobe zelakoan, ordu arte espainiar kidego horrekin euskaldunek izandako eskarmentu txarragatik.[4]

Francoren diktadurapean, erregimenaren segurtasun indarren oinarrietako bat izan zen. Makien erresistentziaren kontra borrokatzen nabarmendu ziren (Pirinioak, Leongo mendiak), baita herrietan diktadurako administrazio maila desberdinen aginduak bazter guztietan betearazten. Euskal Herriko protesten errepresioan, protagonismo berezia hartu zuen. ETAren lehen hildako biktima José Pardines guardia zibila izan zen, errepideko kontrol batean gertatutako erasoan. Espainiako gobernuek polizia paramilitar hau kopuru handitan hedatu zuten Hego Euskal Herrian 1970 eta 1980ko hamarkadetan, baita gotorleku handi bat eraiki ere harentzat Donostiako Intxaurrondon, tortura kasu askoren eta Gerra Zikinaren erdigune bihurtuta.

Erakundeekiko menpekotasuna

Guardia Zibilak menpekotasun bikoitza du:

Hauetaz gain, erakundeko unitate ezberdin batzuek menpekotasun zuzena dute ondorengo erakunde publikoekiko:

  • Polizia Judizialaren kasuan, epaile, auzitegi eta fiskalen menpe.
  • Zerga-babesaren kasuan, Ogasun Ministerioaren menpe.
  • Naturaren babesean diharduenean, Ingurugiro Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen menpe.
  • Atzerri eta immigrazio arloetan, Atzerri Arloetako Ministerioaren eta Gobernu Ordezkaritzen menpe.

Gutxiespen izenak

Hego Euskal Herrian erakunde horrek aspaldidanik errepresio gogorra egiten duenez,[5][6] guardia zibil esan nahi duten izen gaitzesgarriak sortu dira euskaldunen artean: txapeloker eta sardinzar.[7]

Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan, 40 bat etxe-kuartel ditu Guardia Zibilak. EAEn zeregin oso murritzak ditu, Ertzaintzak dituelako segurtasuneko eta trafikoko eskumen guztiak; Guardia Zibilaren eginkizun nagusia ETAren aurkako borroka da. Hala ere, Guardia Zibilaren presentzia ohikoa da herri askotan, baita errepideetan ere. Nafarroan, aldiz, Guardia Zibilaren eskumenak zabalak dira, herri segurtasuna eta trafikoaren kontrola besteak beste.

Río Nervión ontzia Bilbon (Bizkaia)

Euskal Herrian gerra zikina eta tortura egiteaz salatu dituzte; tortura horiek, batzuetan, heriotza ere eragin dute.[8][9][10][11][12] 1980ko hamarkadan, Guardia Zibilak heroina banatzen zuen Euskal Herriko hainbat herritan.[13]

2014ko azaroaren 25ean zabaldu zenez, Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragin zituzten.[14]

Entseinak

Ereserkia

Guardia Zibilaren kuartela Quirosen (Asturias)

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Benemérito Instituto,
Guarda fiel de España entera,
que llevas en tu Bandera
el Lema de Paz y Honor.

Por glorificar el nombre,
que el Gran Ahumada te diera,
con tu sangre noble y fiera,
has bordado tu blasón.

Vigor, firmeza y constancia,
valor en pos de la gloria,
amor, lealtad y arrogancia,
ideales tuyos son.

Por Ti cultivan la tierra,
la Patria goza de calma,
por tu conducta en la guerra,
brilla airoso tu Pendón.

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Uniformeak

Guardia Zibilaren uniformeak
Gcivil12.png Gcivil13.png
Ohiko jantzia
Galazko jantzia

Barne-egitura

Unitateak

  • Herrizaingoa
  • Helikopteroak
  • Itsas Zerbitzua
  • Eskuhartze Unitate Berezia (UEI)
  • Erantzun Azkarreko Taldea (GAR). Talde honetakoek Hego Euskal Herrian dihardute terrorismoaren aurka.
  • Urpeko Ekintzen Talde Berezia (GEAS)
  • Naturaren Babes Zerbitzua (SEPRONA)
  • Erreserba eta Segurtasun Taldea (GRS)
  • Zorupeko Miaketa Unitatea (URS)
  • Zalditeria
  • Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea (GREIM)
  • Polizia Judiziala
    • Emakume eta Adingabekoenganako Babesa (EMUME)
    • Telematika-delituen Ikerketa Taldea (EDITE)
  • Trafiko Taldea
  • Armen Kontrola
  • Txakurrak
  • Informazio Zerbitzua
  • Barne Arloetako Zerbitzua
  • Lehergailuen Indargabetze Espezialista Taldea (GEDEX)
  • Zerbitzu Fiskala
  • Lurralde Patruila Fiskalak (PAFITE)
  • Babes eta Segurtasun Zerbitzua (SEPROSE)
  • Komandantetzaren Herrizaingo Unitatea (USECIC)
  • Errege Etxea

Eskalak

NATO kodea OF-8 OF-7 OF-6 OF-5 OF-4 OF-3 OF-2 OF-1
Bandera de España Espainia Divisa de teniente general Divisa de general de División Divisa de general de Brigada Divisa de coronel Divisa de teniente coronel Divisa de comandante Divisa de capitán Divisa de teniente Divisa de alférez
Teniente jeneral Dibisio-jeneral Brigada-jeneral Koronela Teniente koronel Komandante Kapitain Teniente Alferez
NATO kodea OR-9 OR-8 OR-7 OR6 OR-5 OR-4 OR-3 OR-2 OR-1
Bandera de España Espainia Divisa de suboficial mayor Divisa de subteniente Divisa de brigada Divisa de sargento primero Divisa de sargento Divisa de cabo mayor Divisa de cabo primero Divisa de cabo Divisa de guardia civil de primera Divisa de guardia civil
Ofizialorde nagusi Tenienteorde Brigada Sarjentu lehen Sarjentu Kaporal nagusi Kaporal lehen Kaporal lehen mailako guardia zibil Guardia zibil
NATO kodea IKASLEA
Bandera de España Espainia Guardia Alumno
Guardia-ikasle

Erreferentziak

  1.   La policía ha perdido un 9,9% de agentes y la Guardia Civil un 6,4% desde que gobierna Rajoy, politica.elpais.com, http://politica.elpais.com/politica/2017/01/24/actualidad/1485271764_852204.html .
  2.   Watson, Cameron (2003), Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present, University of Nevada, Center for Basque Studies, 107. orrialdea, ISBN 1-877802-16-6 .
  3. Watson, Cameron. 2003, 158. or.
  4.   Steer, George L. (2009 (1938)), The Tree of Gernika, London: Faber and Faber Ltd . 100. or.
  5. Jokin Sagarzazu: «Errepresioak 474 hildako eragin dituela jaso du Euskal Memoriaren ikerketak», Berria, 2010-12-02.
  6. Oihana Elduaien: «Inkomunikazioko legez kanpoko jarduerak azaleratu ditu Guardia Zibilaren txosten batek», Berria, 2010-06-01.
  7. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia, «guardia civil» sarrera.
  8. (Gaztelaniaz) NBEko errelatoraren txostena
  9. (Gaztelaniaz) Lasa eta Zabalaren inguruko sententzia
  10. (Gaztelaniaz) España, avergonzada por la policía. Amnistia Internacional.
  11. Martxelo Otamendiren tortura salaketa
  12. «Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik», Berria.info, 2010-12-30.
  13. (Gaztelaniaz)  «Justo Arriola, autor del libro ‘a los pies del caballo’: “En los años 80 la Policía local de Arrasate constató que la Guardia Civil distribuía heroína en varias localidades vascas”», Noticias de Gipuzkoa, 2017-05-10, http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/05/10/vecinos/debabarrena/en-los-anos-80-la-policia-local-de-arrasate-constato-que-la-guardia-civil-distribuia-heroina-en-varias-localidades-vascas. Noiz kontsultatua: 2017-05-11 .
  14. «Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragiten dituzte, dio Amaiurrek», EiTB, 2014-11-25

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guardia Zibila Aldatu lotura Wikidatan