Gobernu mota

Gobernu mota, gobernu erregimena, edo gobernu sistema, gobernu eredua edo erregimen politikoa estatu teoria edo zuzenbide konstituzional eta zientzia politikoa izendatzeko aukera askotarikoa da.
Erreferentzia egiten diete botere konstituzionalaren antolakuntza ereduari. Erreferentzia horrek estatu bat egokitzen du existitzen diren botere desberdinen arabera. Botere politikoa egituratzen den modua, Estatuan autoritatea ezartzeko, erakunde guztiak kordinatzen gobernu bakoitza modu batean erregularizatzea errazten dute. Eredu politiko hauek estatu eta aro historiko batetik bestera aldatzen dira. Beraien egiturak eta eraketak justifikatu ohi dira arrazoi desberdin batzuengatik: egiturazkoak edo idiosinkratikoak (lurralde inperatiboak, historikoak, kulturalak, erlijiosoak…) edo koiunturalak (krisi ekonomiko garaiak, gerrak, katastrofeak, natura desberdinetako arrisku edo emergentziak, botere hutsuneak, kontzentzu edo lidergo falta…); baina beti proiektu ideologiko baten prisma politiko batetik.
Gobernu motari dagokion izendapena (Estatuaren formaren erreferentziaz gain, lurraldeko egitura adierazten duena ) Estatu ofizialaren izenaren izendapenari eransten zaio, aniztasun handiko hitzekin. Nahiz eta izendatzen duenaren inguruko informazioa eman, ez du erregimen politikoa bere kabuz definitzen laguntzen duten irizpide komunak adierazten. Adibidez: Boliviako Estatu Plurinazionala, Mexikoko Estatu Batuak, Venezuelako Errepublika Bolivariana, Espainako Erreinua, Andorrako Printzerria, Luxemburgoko Dukerri handia, Errusiako Federazioa, Koreako Errepublika Demokratiko Popularra, Arabako Emiratoak, Iraneko Islameko Errepublika. Berrehun Estatuen artean, soilik daude hamazortzi ez dutela bere izen ofizialari hitz gehiagorik gehitzen, adibidez Jamaika; soilik hamaika “estatuak ” direla adierazten dute. Bigarren forma komunena Errepublika da, monarkiaren atzetik.
Nomenklatura desberdinak daude gobernu forma desberdinak izendatzeko, Antzinate teorikoetatik Aro Garaikidera; gaur egun 3 sailkapen erabiltzen dira:
- Hautazko edo estatu buruzagitza eza duena, sailkapen bat ezartzen du, errepubliken (hautazkoa) eta monarkien artekoa (ez hautazkoa).
- Askatasun, askotariko eta parte hartze politiko gradua beste sailkapen bat ezartzen du, sistema demokratiko autoritario eta totalitarioen artean, gradu handi edo txiki batean ezartzen den diskrepantzia ariketaren arabera eta oposizio politikoa edo disidentza aukera radikalki ezeztatzea gradu handiago edo txikiago batean (alderdi bakarreko erregimen bat ezartzen, edo salbuezpenezko araubide mota desberdinak, diktadurak edo batzar militarrak bezala); aldi berean, sistema parte hartzaileak hautazko popularra izateko erabiltzen duten sistema elektorala baieztapen historiko desberdinak izan ditu (zuzeneko demokrazia edo asanbleakoa, zeharkako demokrazia edo ordezkaritzakoa, sufragio zentsitario edo murriztua, sufragio unibertsal maskulinoa edo bi sexuetakoa, adin nagusiko zehazte desberdinak, arraza segregazioa, etorkinen onarpen edo onarpen eza eta besteak), eta aldatzeko modu desberdinak (ustelkeria, fraude elektorala, gerrymandering eta burgo ustelkeria).
- Estatu jefatura, gobernua, eta parlamentuaren arteko erlazioak beste sailkapen bat definitzen du, presidentzialismoen eta parlamentarismoen artean (bata eta bestearen arteko gradu eta forma mixto askorekin).
Hiru klasifikazio hauek ez dira baztertzaileak, baizik eta osagarriak dira, hortaz, errepublika bat demokratikoa izan daiteke (Estatu Batuak edo HegoaAfrika) edo ez demokratikoa (Txina edo Ipar Korea); demokrazioa republikana parlamentarioa izan daiteke (Alemania edo India), semipresidentzialista (Frantzia edo Portugal) edo presidentzialista (Turkia edo Hego Korea); eta monarkia bat demokratikoa eta parlamentarioa izan daiteke (Espainia, Japonia edo Erresuma Batua), ez demokratikoa (Arabia Saudi edo Batikanoa) edo bitarteko posizizioan kokatzea (Maroko edo Butan), oso ohikoa, monarkiaren forma historikoaren termino propioekin gutxi gorabehera anakronikoki kalifikatuta (monarkia feudala, monarkia autoritarioa, monarkia absolutua).
Gobernu mota, Estatu modua eta sistema politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia politikoen terminologian sistema politikoa terminoari ematen zaion erabilera espezifikoa erregimen politikoarekin desberdintzen da, azkenengo hau gobernu moduaren aldaketa paregarria izanda.Frantziar Iraultzatik (1789) aurrera “Erregimen Zaharra” bezalako terminoak, (absolutista, aspektu jakin batzuetan feudal edo jaun- eta <Erregimen Berria> - liberal) zenbait kontzeptu sortzera eraman zuen, zeinek ‘erregimen’ adjektiboa izen guztiei ezarri zitzaien: erregimen komunitsta, erregimen faxista etab-. Franciso Francoren diktadura bitartean Espainian (1939-1975), <<erregimen>> izendapena erabiltzen zen <<erregimenaren aurkakotasuna>>, <<erregimen atxikimendua>>, <<erregimenarren aldeko>> bezalako esamoldetan. Beraz terminoak konnotazio zehatz bat eskuratu zuen Trantzizioarekin guztiz galdu ez zuena, nahiz eta <<erregimen diktatoriala>>, <<erregimen demokratiko >>ren kontrajarrera bezala erabiltzen zen. Horrez gain, <<izatezko erregimena>, de facto, <<eskubidezko erregimena>>rekin, de iure. Hizkuntza ingelesean ere lagundu zezaken regime terminoak, non, <<gobernu-era>>[1] ere esan nahi duen arren, erabilera modernoak nahiago duen gobernu-forma autoritarioei edo ez-demokratikoei aplikatzea; 2 erabilera akademiko garaikidea <<an intermediate stratum between the government (which makes day-to-day decisions and is easy to alter) and the state (which is a complex bureaucracy tasked with a range of coercive functions)>> (gobernuaren, eguneroko erabakiak hartzen dituen eta erraz aldatzen den tarteko geruza bat, eta Estatua, funtzioa hertsgarrien maila duen burokorazia konplexua>>), 3 nazioarteko harremanen berezko kontzpetu bati aplikatzeaz gain - agentziak, gobernu nazionalen kontroletik haratago - , araubidea. Ikusi Establishment [2]ere.
Gobernu forma eta gobernu modelo terminoak normalki erabiltzen dira, baina modu ezegokian, Estatu forma edo Estatu modelo kontzeptuei erreferentzia egiteko: zehazki azkenengo honek ez du soilik boterea hartzen, eremua eta poblazioa ere. Testu politiko eta filosofikoetan Estatu desberdinak klasifikatzeko modu klasikoak gobernu forma izendatzen dira, “Estatuaren gobernu forma” eta “Estatuaren forma politikoa” “estatu forman” kontradizio linguistikoak direla eta.
Estatuaren forma politiko adierazpena, textu konstituzionaletan gobernu formak [3]izendatzeko ere erabiltzen da.
Era berean, botere publikoen egitura eta funtzionamendua ere aipatzen dituen sistema politikoaren aldean, anbiguetasunez erabiltzen dira termino horiek.
Hala ere, gobernu forma bat (edo gobernu-sistema edo erregimen politikoa) gobernuak botere mota desberdinak gauzatzeko modu bat den bitartean, eta gobernu egitura bat botere hori antolatzeko modua da; sistema politiko bat, botere hori murgilduta dagoen eta bere helburua lortzeko moldatu behar den sistema da. Horrela ulertuta, gobernu formaren kontzeptuak konnotazio estatikoagoa eta sinpleagoa du, bakar-bakarrik aipatzen baititu gobernu-erakundeak edo horietan eragina duten gainerako eragile politikoak, eta ez multzoaren (sistema politikoa) elkarrekiko mendekotasuna eta gobernu erabakiak hartzeko prozesua, izaera dinamikoagoa eta aldakorragoa dutelako.
Erlijioa eta gobernu forma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuek duten antolaketa politikoaren bitxikeria bat bere erregimen politikoa modu oso garrantzisu batean aitor daitekena, botere politiko eta botere erlijiosoaren artean dagoen harremana ezartzea da. Harreman hori nola ezartzen denaren arabera, laikotasun (Estatu laikoa edo Eliza eta Estatuaren arteko banaketa) osoa egongo da; Estatu konfesionaltasun osoa (Estatu konfesionala erlijio ofizial bat ezartzen duena tolerantzia handiago edo gutxiago batekin beste konfesio edo jarrera ez erlijiosoei), aldi berean aginte erlijioso menpekotasun osora heldu daitekeena aginte politikoen gain (teokrazia) edo kontrakoa, aginte politikoen menpekotasun osoa aginte erlijiosoekiko (zesaropapismoa); edo konfesio erlijioso baten, askoren edo guztiren lankidetza eta aitortza maila, Estatu akonfesional bateko ez-konfesionaltasunetik. Ateismo ofiziala edo sasi-erlijioso publikoa politika erlijioso gisa ezartzea iraultza frantsesen (Arrazoiaren Jainkosaren gurtza ezarri zitzaiona), sobietarren (erlijioaren aurkako kultu- eta propaganda-askatasuna ezartzen zuena) eta txinatarren (bereziki Iraultza Kulturalean) fase batzuetan gertatu zen
Gobernu formen sailkapen klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar inoiz ez da egon inolako akordiorik Estatu edo gobernu formen zehaztapenean, Aintzinate Klasikotik Aro Garaikidera
- Platon
- Eredu perfektua: aristokrazia (‘’hoberen’’ gobernua -aristoi-, Platonentzat filosofoak izan behar direnak);
- Forma degeneratuak: timokrazia (‘’ohorea'’ dutenek gobernatzen duten gobernua -timé-), plutokrazia (‘’aberastasuna’’ dutenek gobernatzen duten gobernua -ploutos-), oklokrazia (‘’gehiengoak’’ gobernatzen duten gobernua -oclos-) eta tirania (‘’usurpatzaile’’ batek gobernatzen duen gobernua -tyrannos-).
Ikusi ere: Errepublika (Platon)
- Aristoteles, kriterio bikoitza erabiltzen duena, zenbakizkoa (boterea ezartzen duten zenbaki kopuruari erreparatuz) eta kualitatiboa (ongizate publikoari arreta jarriz)
- Forma puru edo perfektuak: monarkia, aristokrazia eta demokrazia;
- Forma zikinak edo ustelak: perfektuen endekapena, hurrenez hurren: tirania, oligarkia eta demagogia.
Ikusi ere: Politika (Aristoteles) eta Politeia (Aristoteles).
- Polibiok gobernu mistoaren edo gobernu konstituzionalaren forma definitzen du, hiru forma aristoteliko puruak konbinatzen dituena, botere oreka baten sisteman, instituzio erromatarretan irudikatuak egongo zirenak; konsulak, Senatua eta komizioak. Orekaren apurketak sedizioan edo tiranian erortzea eragiten du. Definizio hau Erdi Aroko eta Aro Modernoko (Tomas Akinokoa, Dante, Suarez Aita) pentsamendu politikoengatik egongo zen jarraitua.
- Makiavelok, Printzipean (1513), bi forma bakarrik antzematen ditu: Estatu guztiak edo republikak edo printzerriak dira; baina Erroma zaharraren historia ere erabili zuen hiru forma politiko klasikoen gobernu misto bat gomendatzeko Tito Livioren Diskurtsoa lehenego hamarkadaren inguruan diskurtsoan.
- Monstesquieuk (Legeen espiritua, 1748) sailkapen aristotelikoa aldatzen du monarkia, despotismoa, eta errepublikaren arteko bereizketarekin, eta horren barruan demokrazia eta aristokraziaren artean
- Rousseauk demokrazia, aristokrazia eta monarkia ezberdintzen du, Aristoteles bezala, baina bere horren ariketan edo exekuzioan nahasten direla sententziatzen du.
- Kantek burujabetza formen arabera sailkatzen du, Frantziar Iraultzaren testuinguruan iadanik egonda.
- Marxen arabera: pentsamendu politiko marxista Estatuaren giza klasea gainegitura legegile-politiko moduan duen osagarrian ardatzen da, klase nagusien postua ziurtatzen duena eta produkzio moduen (esklabista, feudala, kapitalista) erlazio sozial bakoitza. Aro Garaikidean estatu forma demokratiko-burgesak egongo ziren, baita estatu autoritario edo diktatorialak ziren estatu forma desberdinak ere, diktadura faxistak bezala. Gizarte komunista baterantz bideratzeko trantsizio forma baten teoria bezala (klase barik), proletalgoaren diktadura baten existentziara postulatzen da.
- Hannah Arendtek totalitarismoa eta pluralismoaren arteko oposizioa txertatu zuen.
- Juan José Linzek autoritarismoa eta totalitarismoa bereizi zituen gobernu diktatorial edo demokratikoak ez diren gobernu-moduen artean.
- John Burnheimek demarkia, estokokrazia edo demokrazia estokratikoaren kontzeptua aztertzen du, hau da, hiritar gutztiak gobernuan parte hartzeko gai izango diren gobernu-era, zortez edo insakulazioz.
Nazio Batuen Erakundeko kide diren herrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernu sistemak |
---|
Errepublika presidentzialista Sistema erdipresidentzialista Errepublika parlamentarioa Parlamentu-errepublika mistoa, parlamentuari lotutako presidentea duena Monarkia konstituzionala edo parlamentarioa monarka zeremonialarekin Monarkia konstituzionala monarka aktiboarekin Monarkia absolutua Mugimendu politiko bakar bati erlazionatutako boterea Inongo gobernu sistemari erlazionatua |
Errepublika presidentzialista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublika presidentzialista gobernu forma mota bat da, behin Errepublika bat ezartzean, Konstituzioak botere banaketa bat ezartzen duena; botere Legegilea, Betearazlea, Judiziala eta Estatu burua. Estatu burua izateak herrialdearen adierazle formala izateaz gain, Gobernu buru moduan botere legegilea aktibatzeko gai da, ez ordea, funtzio bikoitz bat izaten, zuzenean Gobernuko kualitate propioak esleitzen dizkiolako, bozkatzen duten artean modu zuzenean erabakia izanda, eta ez Kongresu edo Parlamenturik.
Munduan zehar, sistema presidentzialista duten hainbat herrialde daude.
Afrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asia
Europa
Ozeania
Errepublika semipresidentzialista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edo regimen semiparlamentarioa, Lehendakari bat, lehen ministroa eta gabinete bat eskatzen dituen sistema politikoa da, azkenengo bi hauek Estatu baten legegintza-organoaren arduradun izanda. Sistema honetan, demokrazia parlamentarioa ez bezala, estatu burua ez da bakarrik irudi zeremonial bat, sufragio popular zuzenaren bitartez aukeratua izanda. Eta sistema presidentzialista ez bezala, gobernua, nahiz eta presidentearen bitartez aukeratua izan, legegintza-kamaren aurrean erantzulea da, beraz, zentsura-mozio baten bitartez gobernuak uko egitea eragin dezake.
Munduan zehar, sistema semipresidentzialista duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Amerika
Asia
Europa
Eta aitortzarik ez duten edo mugaturik dauden herrialdeak:
Asia
Europa
Errepublika parlamentarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parlamentarismoa, sistema parlamentarioa bezala ere ezaguna, gobernu-sistema bat da zeinetan parlamentuak egiten duen gobernuaren aukeraketa eta honen aurrean erantzunkizun politikoa du. Gehienetan sistema parlamentarioak monarkia edo errepublika parlamentarioak izaten dira eta estatu burua gobernu bururarekin desberdintzen da gehienetan.
Munduan zehar, errepublika parlamentarioa duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Amerika
Asia
Europa
Ozeania
Eta aitortza ez duten edo aitortza mugatua duten herrialdeak:
Europa
Parlamentu-errepublika mistoa, parlamentuari lotutako presidentea duena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan zehar, parlamentu-errepublika mistoa, parlamentuari lotutako presidentea dutena hainbat herrialde daude:
Afrika
Amerika
Europa
Ozeania
Monarkia konstituzionala edo parlamentarioa monarka zeremonialarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monarkia mugatua edo monarkia demokratikoa bezala ezagutua. Monarkia forma honetan, monarkak konstituzioaren arabera erabiltzen du bere autoritatea, eta ez dago bakarrik erabakiak hartzerakoan. Monarkia absolutuetan ez bezala, non monarkak erabaki aukeraketan bakarra da, botereak bananduta daude eta monarkak botere betearazlea du (gobernuak aukeratua), eta botere legegilea berriz, parlamentu edo asanblea batek du, normaleak herritarrek aukeratua.
Munduan zehar, monarkia konstituzionala edo parlamentarioa duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Amerika
|
---|
Asia
Europa
Ozeania
Eta aitortzarik ez duten edo mugaturik dauden herrialdeak
Monarkia konstituzionala monarka aktiboarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monarkia kontituzionala, monarkia mugatua edo monarkia demokratikoa bezala ere ezagutua, monarkia mota bat da, non monarkak bere autoritatea konstituzio baten arabera erabiltzen duen eta ez dago erabakiak hartzean bakarrik. Monarkia absolutuen aurka (non monarka bat baita erabakiak hartzen dituen bakarra), gobernu mota bat da, non botere banaketa dagoen, non monarkak botere betearazlea duen gobernua izendatuz, botere legelilea, berriz, batzar edo parlamentu batek erabiltzen du, normalean herritarrek hautatua. Monarkia absolutoak ez bezala, konstituzioek botere eta autoritateak erabili behar dituzte ezarritako lege-esparru batek ezarritako mugen barruan.
Munduan zehar, monarkia konstituzionala monarka aktiboarekin duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Asia
Euroa
Ozeania
Monarkia absolutua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernu forma bat da, monarkak botere absolutua duena. Herrialde horietan, ez daude botere banaketarik (botere betearazle, legegilea eta judiziala). Justiziaren admisitrazioak erregearekiko autonomia erlatiboa izan dezakeen arren, edo erakunde parlamentarioak egon daitezkeen arren, errege absolutuak auzitegien erabakiak edo irizpenak alda ditzake azken buruan, edo legeak bere nahiaren arabera alda ditzake (erregearen hitza legea da).
Munduan zehar, monarkia absolutua duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Asia
Europa
Mugimendu politiko bakar bati erlazionatutako boterea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi bakarra alderdi politikoen sistema bat da non alderdi politiko legal bakar bat existitzen den, prozesu elektoraletan aurkeztu ahal dena, edo non nahiz eta legalki hainbat alderdi existitu, arau juridikoek ezartzen dute, edo de facto sortzen da, gehiengoko botere politiko alderdi bakar batek bereganatzen duela.
Munduan zehar, mugimendu politiko bakat bati erlazionatutako boterea duten hainbat herrialde daude:
Afrika
Amerika
Asia
Eta aitortzarik ez duten edo mugaturik dauden herrialdeak
Inongo gobernu sistemari erlazionatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika
Asia
Gaur egungo gobernu formen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: Errepublika
Errepublika bat estatu burua monarka bat ez den estatua da, kargu publiko bat baizik. Kargu publiko horrek ordezkatzen duen pertsona ez dauka bere kabuz postu hori erabakitzeko eskubiderik, hauteskunde publiko zuzen edo zehar baten bidez hautatua izan baita (parlamentu baten bidez izendatua), zenbaketa publiko batean eginda -teorian bi gauzak- eta hautaketa hori sistema demokratiko, alderdi-bakar, diktatoriak eta totalitarioekin bateragarriak dira. Nahiz eta errepublikanismoa ezaugarri errepublikanotzat izendatzen dituen Frantziar Iraultzakoak (askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna), ezin da historikoki errepublika demokrazia edo legearen aurrean berdintasuna identifikatu edo kargu guztien hautaketa modu demokratiko moduan. Aintzin Aroaren kontzeptuaren jaiotza beratik, erromatar Errepublikarekin.
Hurrengo zerrendek errepublika guztiak hartzen dituzte barne erregimen konstituzionalaren arabera, demokratikoki aukeratu diren edo ez kontuan hartu gabe.
Errepublika presidentzialistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: Presidentzialismoa
Errepublika presidentzialista gobernu forma mota bat da, behin Errepublika bat ezartzean, Konstituzioak botere banaketa bat ezartzen duena; botere Legegilea, Betearazlea, Judiziala eta Estatu burua. Estatu burua izateak herrialdearen adierazle formala izateaz gain, Gobernu buru moduan botere legegilea aktibatzeko gai da, ez ordea, funtzio bikoitz bat izaten, zuzenean Gobernuko kualitate propioak esleitzen dizkiolako, bozkatzen duten artean modu zuzenean erabakia izanda, eta ez Kongresu edo Parlamenturik.
Honako Estatu hauek eredu hau dute:
Afrika
- Angola
- Benin
- Burundi
- Txad
- Malawi
- Zimbabwe
- Komoreak
- Gambia
- Ghana
- Kenya
- Liberia
- Nigeria
- Seychelleak
- Sierra Leona
- Hego Sudan
- Zambia
Amerika
- Argentina
- Txile
- Dominikar Errepublika
- Estatu Batuak
- Mexiko
- Paraguai
- Venezuela
- Bolivia
- Kolonbia
- Ekuador
- Guatemala
- Nikaragua
- Surinam
- Brasil
- Costa Rica
- Salbador
- Honduras
- Panama
- Uruguai
Asia
Europa
Ozeania
Errepublika presidentzialistak lehen ministro exekutibo osoarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema honetan, presidentea gobernuaren adar exekutiboaren buru aktiboa da, legegintzaldia edozein dela ere. Hala ere, lehen ministro bat izendatzen da gobernu-lanak koordinatzeko, kontsultaren edo legegintza-onarpenaren beharrik gabe. Lehen ministroak Estatuko jefaturak delegatutako hainbat eginkizun izan ditzake, batez ere gobernuburu gisa (ministroen kontseiluko buru izatea, gobernu-programa betearaztea, kargu zibilak izendatzea…), eta, era berean, presidentearen aurean erantzukizuna du. Kasu horietan, estatuburua neurri handi batean babestuta dago lehen ministroa kargutik kentzetik, nahiz eta lehen ministroak legez ordezkatuko lukeen kargugabetzea edo hutsegitea gertatuz gero. Konstituzioan presidenteordearen zeregina arautzen ez duten herrialdeak baino botere espezifikoagoak eta nagusiagoak dituen presidenteordearen baliokidea da, presidenteak largugabetu ezin dituenetik harago, eta, era berean, estatuburuaren ordezko gisa, gobernuburu ere baita.
Honako estatu hauek eredu hau dute:
Afrika
- Kamerun
- Boli Kosta
- Ekuatore Ginea
- Tanzania
- Afrika Erdiko Errepublika
- Gabon
- Ruanda
- Togo
- Yibuti
- Kongoko Errepublika
- Ginea
- Sudan
- Uganda
Amerika
Asia
Europa
Errepublika semipresidentzialistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: Semipresidentzialismoa
Sistema semipresidentzialistetan, orokorrean, presidentea eta lehen ministroa daude. Sistema horietan, presidenteak karguari eusten dio legegintzaldia edozein izanda, benetako agintaritza betearazlea du, errepublika parlamentario batean ez bezala, baina gobernu-buruaren eginkizunaren zati bat lehen ministroak betetzen du, hau presidenteak izendatu ohi du, baina legegintza-ganberaren aurrean arduraduna da.
Honako estatu hauek eredu hau dute
Afrika
- Argelia
- Kongoko Errepublika Demokratikoa
- Madagaskar
- Mozabmike
- Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
- Tunisia
- Burkina Faso
- Ginea Bissau
- Mali
- Namibia
- Santo Tome eta Printzipe
- Yibuti
- Cabo Verde
- Egipto
- Mauritania
- Niger
- Senegal
Amerika
Asia
Europa
Errepublika parlamentarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: Parlamentiarismoa
Artikulu nagusia: Errepublika parlamentarioa
Errepublika parlamentarioa sistema bat da non lehen ministro bat gobernuko botere exekutiboaren buru aktiboa da, baita legegintzaldiko liderra ere; horregatik, errepublikako presidenteak eginkizun ordezkatzaile eta zeremonialak baino ez ditu.
Honako estatu hauek eredu hau dute:
Afrika
Amerika
Asia
Europa
Ozeania
Errepublika parlamentario mistoak
Sistema horietan, botere betearazlea presidentearen eta haren gobernuaren esku dago, legealdi berean aukeratua. Hala ere, presidentea parlamentuaren konfiantzaren mende dago (bere ministroak edo exekutiboko kideak ere egon daitezke).
Hegoafrikan, presidenteak parlamentuagaitik dimititzera behartuta izan daiteke.
Kiribatin, presidentearen aurkako konfiantza-mozio arrakastatsu batek presidentetzarako hauteskunde berri bat bultzatzen du.
Mikronesiako Estatu Federatuetan, kongresuak hautespen popularreko 10 diputatu eta 4 senatari izendatzen ditu (estatu federatu bakoitzeko senatari ba, estatuko legegintzaldiek izendatua). Lau senatarien artean presidentea eta presidenteordea izendatzen ditu, erabateko autoritatez bere kabinetea izendatzen du eta, aldi berean, kongresuan legegaia egiten du.
Honako estatu hauek eredu hau dute:
Afrika:
Amerika:
Asia:
Europa:
Ozeania:
Alderdi bakarreko Errepublika
Artikulu nagusia: Unipartidismoa
Alderdi bakarreko errepublikak alderdi bakar batek gobernuen botere osoa duten estatuak dira, edo alderdiaren egitura aldi berean gobernuaren egitura den eta beste alderdi batzuk sortzeaahalbidetzen ez duten estatuak (edo beste alderdi batzuk existitzen badira, ordezkaritza oso mugatua dute).
Hurrengo hauek dira alderdi bakarreko errepublikak
Amerika:
Afrika:
Asia:
- Ipar Korea (Aberria bateratzeko Fronte Demokratikoa)
- Txinako Herri Errepublika (Txinako Alderdi Komunista)
- Vietnam (Vietnamgo Alderdi Komunista)
Estatu Apartidistak
Artikulu nagusia: Alderdirik gabeko Demokrazia
Estatu apartidistetan ez da inolako alderdi politikorik existitzen, nahiz eta legalki onartua egon ala ez. Estatu hauek monarkiak edo errepublikak izan daitezken arren, bereziki mikroegoerak eta hiri-estatuak dira.
Monarkiak
Artikulu nagusia: Monarkia
Monarkiak estatu burutza pertsonala duten gobernu sistemak dira, bizi artekoa eta hererntziako ordenaren arabera izendatua (monarkia hereditarioa), nahiz eta kasu batzuetan erabakitzen den, monarka beraren kooptazioagatik edo talde hautatu batengatik (hautapenezko monarkia -herri germanikoen monarkiak edo monarkia erromatar primitiboa-).
Monarkia motak, historikoki Mendebaldeko Europan gertatu ziren bezala Erdi Aroa eta Aro Modernoaren artean, monarkia feudala (Erdi Aro Klasikoaren bitartean), monarkia autoritarioa (Behe Erdi Aroko krisialditik) eta monarkia absolutua (XVII. mendetik) izan ziren. Antzinako Erregimenaren Krisiak, modu politiko batean errepublikarantz edo botere murriztuen monarkietarantz aldaketak suposatu zituen: ingeles Iraultzarekin garatu zen monarkia parlamentarioa eta europar kontinentean garatu zuren monarkia konstituzionalak. Desberdintasun nagusia zen monarkia parlamentario ingelesa -haren ohiturazko tradizioak erabaki zuen ez zegoela idatzizko konstituzio dei zitekeen dokumentu bakar bat-
Monarkia konstituzionalak
Artikulu nagusia: Monarkia Konstituzionala
Monarkia konstituzionaletan, estatubut kargua betetzen duen monarkak gobernuburu karguaz ere arduratzen da, botere beretetazlea, parlamentuak edo kongresuak botere legelilea atxikitzen duen bitartean.
Monarkia parlamentarioak
Artikulu nagusiak: Monarkia Parlamentarioak
Monarkia parlamentarioetan, monarkak, estatuburu gisa duen posizioari eutsi arren, botere oso mugatuak ditu, soilik sinbolikoak edo zeremonialak. Botere betearazlea bere izenean erabiltzen du gobernuak, gobernuburu, lehen minisitro edo gobernuko presidente batek zuzenduta. Legeak edo ohiturak ezarritako prozesuren bidez izendatze da; prozedura horiek, praktikan, legebiltzar edo gorputz legelile batean ordezkaritza handiena duen alderdi edo koalizio burua izendatzea esan nahi dute.
Hurrengokoak dira monarkia konsituzionalak edo parlamentarioak
Afrika
Asia
Europa
Nazioen Mankomunitateko erresumak
Artikulu nagusia: Monarkia Nazioen Mankomunitatean
Mankomunitateko erresumak (Commonwealth realms) Erresuma Batuko errege subiranoa, gaur egun Karlos III. a erregea, estatuburu gisa onartzen duten estatuak dira, herrialde horeitan dagokion titulua hartzen duena (adibidez, Australiako erregea, Kanadako erregea, Zelanda Berriko erregea, etab)
Nabarmendu behar da Nazioen Mankomunitatea izeneko erakundeak barne hartzen dituela errege britaniarra estatuburu ez duten estatuak; hala ere, ohorezko estatubutu gisa hartzen dute erakundearen barruan. Estatu horien arteko mandatariari, goi-komisonatua esaten zaie
Erregeak gobernadore nagusi bat izendatzen du bere ordezkari gisa, estatu horietako bakoitzerako (Erresuma Baturako izan ezik), botere betearazle mugatuekin eta zeremonialekin.
Estatu bakoitzeko adar betearazleko gobernuburua da lehen minsitroa, eta alderdi legeliletik dator, ordezkaritza handiena duen alderdi edo koalizioaren buru gisa
Monarkia konstituzionalak eta sistema parlamentarioak dira
Hauek dira Nazioen Mankomunitateko erresumak:
Amerika
- Antigua eta Barbuda
- Kanada
- San Kristobal eta Nieves
- Bahamak
- Granada
- Santa Luzia
- Belize
- Jamaika
- San Bizente eta Grenadinak
Europa
Ozeania
Monarkia semikonstituzionalak
Monarkia semikonstituzionala ere esaten zaie; izan ere, nahiz eta kontituzio-testu batek gobernatu eta hautatutako erakunde legegileak eduki, judizialak, independentzia handiagoarekin edo txikiagoarekin, eta lehen minsitro batek zuzendututako talde bat; monarkak botere esanguratsuak gordetzen ditu, diskrezioz erabil ditzazkeenak, eta botere guztien kontrola, emandako gutun baten bidez botere monarkikoa nola egikaritzen zen antzera.
Botere handia duten monarkia semikonztituzionalak edo konztituzionala dira
Afrika:
Monarkia absolutuak
Artikulu nagusia: monarkia absolutua
Monarkia absolutuetak, erregimen monarkikoak dira non monarkak gobernuaren botere absolutua dute.
Hurrengo herrialdeak dira monarkia absolutua dutenak:
Afrika
Teokraziak
Artikulu nagusia: Teokrazia
Gobernu hauetan ez dago autoritate politikoa eta erlijiosoaren arteko botere banaketarik. Bere gorputz legegilea erlijio nagusiaren barne legeriaren, mundu islamiarreko xariaren edo Eliza katolikoarentzako zuzenbide kanonikoaren menpe dago.
Hurrengo herrialdeak dira teokraziak:
Asia
Europa
Batzar militarrek gobernatutako estatuak
Artikulu nagusia: batzar militar
Bere estatuko indar armatuetako goi-agintariek soilik osatutako gobernuak.
Behin behineko gobernua duten estatuak
Artikulu nagusia: behin behineko gobernua
Trantsizioan dagoen gobernu-sistema duten estatuak.
Gehiago ikusteko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Definition of REGIME» www.merriam-webster.com 2025-05-05 (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Establishment. 2025-03-31 (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ .