Godeliva Gistelgoa
| Godeliva Gistelgoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | County of Boulogne (en) |
| Heriotza | Gistel, 1070eko uztailaren 6a (20/21 urte) |
| Heriotza modua | giza hilketa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Jarduerak | |
| Santutegia | |
| Uztailaren 6a eta Uztailaren 30a | |
Godeliva Gistelgoa edo Santa Godeliva [1] (baita Godelieve, Godeleva eta Godelina ere) emakumezko santu flandestarra da, jatorriz Gistel hiriko 11. mendeko elezahar baten protagonista (1049-1070 urteen artean bizi izan zela dio kondairak).
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioaren arabera, neska gazte elizkoia zen, eta askok ezkondu nahi zuten berarekin, gaztea eta ederra zelako. Godeliva, ordea, moja bihurtu zen, eta horrek haserretu zuen atzetik zebilkion bat jauntxo bat. Gistelgo Berthold izeneko nobleak, botere influentziekin, lortu zuen ezkontza legalki gauzatzea, eta behartu zuten denen artean (Godelivaren familia tarteko) neska Bertholden etxera joatera,
Bertholdek, ordea, herrak jota ordurako, bi morroi baliatu zituen Godeliva urkatzeko, eta gorpua itsasora bota zuten. Berez ito balitz bezala aurkeztu zen kasua eskualdean.
Berthold berriro ezkondu zen eta, alaba itsu baten aita izan zen. Tradizioak dio alabaren itsutasuna Godelivnaren bitartekotzak sendatu zuela. Berthold, orduan, bere krimenez damututa, Erromara joan zen absoluzioa eskatzera. Jarraian Lurralde Santura egin zuen erromesaldia eta fraide bilakati zen.
Itsutasunetik sendatutako alabak beneditarren monasterio bat ezarri zuen Gistelen, Godelivari eskainia, eta bertan bera moja sartu zen.
Godeliva kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drogo izeneko Sint-Winoksbergen abadiako monje batek idatzi zuen Godelivaren biografia, neska hil eta hamar bat urtera.
Gistel hirian urtero, uztailaren 5aren hurrengo igandean, San Godelvaren omenezko prozesioa ospatzen da.
Godelivaren elezahar hau erretaula flandestar ezagun batean margotu zen (New Yorken gordea 21. mendean), eta primitibo flandestar anonimo hari Santa Godelivaren elezaharraren maisua esaten zaio, beste lan batzuk ere esku berekoak direla identifikatu izan da, horien artean bat Euskal Herrian, Gesaltzako Triptikoa. [1]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Museotik. (2025-09-30). «Pasioaren triptikoa» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Godeleva de Ghistelles» artikulutik itzuli da; zehazki, 2025-05-15eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.