Goffredo Petrassi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Goffredo Petrassi
Goffredo.petrassi2.jpg
Bizitza
Jaiotza Zagarolo1904ko uztailaren 16a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma2003ko martxoaren 3a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Fernando Germani
Alessandro Bustini
Ikaslea(k) Ennio Morricone
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium
Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa opera
IMDb nm0677798

Goffredo Petrassi (Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a - Erroma, 2003ko martxoaren 3a) italiar musikagilea izan zen.

XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi Aldatu lotura Wikidatan