Gogo Elebiduna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gogo Elebiduna
Datuak
Motaikertaldea
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
webgune ofiziala

Gogo Elebiduna ikertaldea Euskal Herriko Unibersitatean psikohizkuntzalaritzan lan egiten duen Eusko Jaurlaritzako Ikerketa talde egonkortua da. 2010. urtean sortu zen Gasteizko Letren Fakultateko I Eranskinean dagoen sotoan. Gaur egun, Micaela Portilla Ikergunean du egoitza. Taldea sortu zenetik Itziar Laka izan da taldearen zuzendaria.[1]

Ikergaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztunen burmuinetan hizkuntza nola ikasten den (hizkuntzen jabekuntza), hizkuntza nola errepresentatzen den eta nola antolatzen den ikertzen ditu taldeak, beti ere psikohizkuntzalaritzaren barruan.[1]

Hizkuntz gaitasunaren ezaugarri orokorrak eta banako hizkuntzen arteko ezaugarri bereizleen errepresentazioa eta prozesamendua ikertzen ditu portaerazko teknika esperimental konduktualak (erreakzio-denbora), neurketa elektrofisiologikoak (ERP) eta begi-mugimenduen erregistroak erabiliz.[1]

Hor kokatuta, hauek dira taldearen ikergai nagusiak:[1]

  1. Hizkuntzen ikasketa eta prozesamendua. Bizi dugun errealitate linguistikoa aukera zientifiko bihurtuz, gure taldearen ikerketa-esparru nagusietako bat elebitasuna da. Hizkuntzen kontrol eta aldaketa mekanismoak aztertzen ditugu, lexikoaren eta sintaxiaren ikasketa-prozesuez arduratzen dira taldean eta pertsona elebidunek ezagutzen dituzten hizkuntzen aerteko koaktibazioaren efektuak bilatzen dituzte. Euskararen azterketa oinarri hartuta, hizkuntz jabekuntza adin eta maila ezberdina duten euskara/gaztelera/frantsesa/ingelesa elebidun eta eleaniztunen ekoizpena eta ulermena da taldearen ikerketaren xedea.
  2. Hizkuntzaren prozesamendua zahartzean. Gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok erakusten du hizkuntzaren gaitasunak ez direla egonkor mantentzen helduaroan zehar. Hala ere, orain arte hizkuntzaren prozesamenduaren azterketa heldu gazteetan oinarritu da. Gizakiok hizkuntza nola prozesatzen dugun benetan ulertzeko, heldu gazte eta nagusiak aldi berean ikertzen ditugu, teknika esperimental berak erabiliz. Zenbait hizkuntza-gaitasunen gainbehera neuroendekapenezko gaixotasunen adierazle goiztiarra da. Tañldearen ikerketak, beraz, lagundu egingo du patologiaren gainbehera normala bereizten, hala nola argitzen ea —eta zer baldintzatan— elebitasunak gainbeheraren aurkako babes kognitiboa ematen ote duen.
  3. Hizkuntz aldakortasuna. Euskara hizkuntza indoeuropearretatik tipologikoki ezberdina da, ezezagunagoa eta gutxiago ikertua. Hori dela eta, taldearen beste xede nagusi bat euskararen azterketa eta deskribapena da, batez ere haren alde sinkronikoa eta lekuan lekuko aldakortasuna kontuan izanda.

Gogo Elebiduneko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d https://www.ehu.eus/HEB/?lang=eu. (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]