Goguette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belleville auzoko "goguette alaia" 1845ean Honoré Daumierren arabera.[1]

Goguette (euskaraz: «txantxa edo iseka») Frantziako herri kantuen tradizio bat da, non abesti ezagun baten musika erabiltzen den letra ezberdin batekin. Horrela, karaokea ez bezala, goguette ez da soilik musika interpretatzeko ariketa bat, baita literatura konposatzekoa ere. Goguetteak XIX. mendean jaio ziren Parisko kabaretetan, eta gai politikoak eta protesta-gaiak lehenesten zituzten.

Elkarte kantaria, elkarte lirikoa edo elkarte literarioan bildurik, goguettierren jarduera nagusia kantu eta kantu sorkuntzako gaualdiak antolatzea da. Ohiko goguettierrak Paris eta bere aldirikoak ziren, gehienetan bi sexuetako langileak izanda. Goguettierren artean ia gizonak adina emakume zeuden.

Goguetteak gutxienez 1818tik 1900 arte nabarmendu ziren. XIX. mendearen erdialdean, Paris inguruan nekazariek eta artisauek antolatutako goguette landatarrak ere bazeuden.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fournier, Marc. (1845). Paris chantant, Romances, chansons et chansonnettes contemporaines. Paris: Lavigne éditeur.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.