Pirinio Garaiko Parke Naturala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goi-Pirinioko Parke Naturala» orritik birbideratua)
Alt Pirineuko Parke Naturala

Ikuspegia Guils del Cantó-tik.
Pirinio Garaiko Parke Naturala is located in Katalunia
Pirinio Garaiko Parke Naturala
Pirinio Garaiko Parke Naturala
Kokalekua Katalunia
Azalera69.850 ha
Sorrera2003
ArduradunaKataluniako Generalitatea

Alt Pirineuko Parke Naturala (katalanez: Parc Natural de l'Alt Pirineu; gaztelaniaz: Parque natural del Alto Pirineo) Kataluniako Generalitateak sortu zuen 2003an Pallars Sobirà eta Alt Urgell eskualdeetan, Lleidako probintziaren ipar-mendebaldean. 69.850 ha-ko azalera dauka.

Interes guneen artean Certascango aintzira dago, Kataluniako glaziar aintzirarik handiena dena. Bestela, basoilarrek hemen daukate populaziorik handiena Penintsula osoan, eta arrano beltzak, putreak eta ugatzak ohikoak dira. Gainera, ugaztun handi belarjaleren 6 mota bizi dira Parkean: Sarrioak, mufloiak, orkatzak, oreinak, adarzabalak eta basurdeak.

Azkenik, hartz arreak oso ugariak izan ziren 1980ko hamarkadara arte, desagertu zirenean. Azken urteetan bestela, birpopulazio ekimenari esker, itzuli dira ibar eta mendi hauetara. 2012an 12 bat hartz parke honetan bizi ziren.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]