Goikolau

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goikolau Berriatuan (Bizkaia) dagoen leizea da. Antropologek Historiaurreko hondakinak (magdaliene aldikoak, Postmesolitikoa, brontze garaia eta erromatarraldia) eta irarlan talde batzuk aurkitu dituzte bertan.

Grabatuak

Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zituen kobazulo honetako grabatuak 1962. urtean. 90 metroko luzera du eta bost talde bereizitan banatutako irudiek osatzen dute multzoa.

Animali irudi eskematikoak eta bukatugabeak dira, askotan bata bestearen gainean agertzen direnak, eta ahuntz batzuk izan ezik, zaila da zein animalia irudikatzen duten asmatzea. Aurkitzaileak uste zuen Postpaleolitoko garaietan eginak zirela grabatuak, brontze aroan eta kobazuloko ehorzketa mailekin erlazionatu zituen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa