Koilararen jarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goilararen jarrera» orritik birbideratua)
Koilararen jarrera.

Sexu harremanetan, koilararen jarrera edo 99 jarrera gizon baten eta emakume baten artean koitoa edo sarpen baginala edo anala edo gizon homosexualen artean sarpen anala burutzeko jarrera bat da. Jarrera honetan gizona eta emakumea alboka etzanda daude, emakumeak gizonari bizkarra emanez eta gorputza kuzkurtuta duela (hortik dator koilara edo 99 izendapena) . Koitoan zehar emakumea eroso masturba daitekeela du abantaila jarrera honek. Emakume gizenei eta haurdun dauden emakumeei gomendatzen zaien jarrera da, sarpena erraztu egiten baita misiolariaren jarrerazko sarpenaren aldean. Isurtze azkarra duten gizonezkoen kasuan ere gomendatzen da, gizonak hobeto kontrolatzen baitu isurtze gogoa jarrera honetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]