Goizueta

Koordenatuak: 43°10′16″N 1°51′51″W / 43.171111111111°N 1.8641666666667°W / 43.171111111111; -1.8641666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Goizueta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Goizueta udalerriko ikuspegi orokorra

Bandera

Goizuetako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Goizueta
AlkateaUnai Loiarte (Bildu)
Posta kodea31754
INE kodea31117
Herritarragoizuetar
Geografia
Koordenatuak43°10′16″N 1°51′51″W / 43.171111111111°N 1.8641666666667°W / 43.171111111111; -1.8641666666667
Azalera8,86 km²
Garaiera150 metro
Distantzia71 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria708 (2023:  14)
alt_left 325 (%45,9)(2019) (%53,5) 379 alt_right
Dentsitatea7,9 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 38,79
Ugalkortasuna[1]‰ 38,96
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,28 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,98 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 92,10 (2018:  %-2,74)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.goizueta.eus


Goizueta[3] ([gois̻ueta]; Goizuta [gois̻uta] bertako hizkeran) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da. Leitzaldeko eskualdean dago, Iruñeko merindadean. 747 biztanle zituen 2014. urtean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, udalerriak Zubi Handi zubiari zor dio izena: zubi horrek Urumea ibaiaren bi bazterrak lotzen ditu, bai eta ibaiak banatzen dituen Goizuetako bi alderdiak ere. Izena honako osagai hauen elkarketatik dator: goi + zubi + -eta (leku atzizkia). Horrela, Goizueta izenaren esanahia "goiko zubiaren lekua" bide da.

Bertakoen hizkeran Goizuta ahoskatzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako Artikutza auzoan, itsasoaren mailatik 313 metrora, Nafarroako gobernuak 1954ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea eta Urumea ibaia.

Iparraldean, Errenteria (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa); hegoaldean, Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta; mendebaldean, Arano, Hernani (Gipuzkoa), Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa); eta ekialdean, Lesaka eta Arantza.


Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizueta zazpi auzok osatzen dute: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Artikutza, Espidealdea, Goizueta (herriburua) eta Tartazu.

Artikutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren parte da, baina Donostiako Udala, 1919. urtetik, haren jabea da. Artikutzara iristeko bidea, berriz, Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder horrek 37 hektarea hartzen du, 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabalarekin.

Bestalde, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947 eta 1953 bitartean eraiki zuten. Gaur egun, zaharkitua geratu denez, Añarbekoak ordezkatu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako zubia edo Zubi Handi.

1430. urtean gaztelarrek herria erre egin zuten, eta horren ondorioz, hamar urtez gaztelar erregeak ez zuen bertan koartelik ezarri. 1440. urtean, dorrea eta gotorlekua eraikitzeko petxatik aske gelditu zen. 1451n, Karlos Zabaleta Otsoa Lopizko jauna ageri da herriko gotorlekuko kapitain eta agintari; horren agindupeko lurrak Bortzirietaraino hedatzen ziren.

1468an, Goizuetarrek gaztelar erregeari 20 arditeko petxa ordaintzen zioten. Leonor printzesak lurrak Orreagako monasterioari eman zizkion, betiere, abadeak bertakoei udalerriko lursailetan eta Anizlarrean lurra lantzeko eta egurra biltzeko baimena ematen bazien. 1630. urtera arte, Goizueta udalerriak Arano herria bere jurisdikziopean eduki zuen.[5]

Sorginkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1609an, Goizuetan sorginkeria auzi bat gertatu zen. Kasu hartan, Katalina Alduntzin eta haren semea, Goizuetako bikarioaren eta erretorearen senideak, ohorearen kontrako laido eta irainengatik kereilatu ziren Johanes Zubillagaren eta Magdalena Leitzaren aurka. Bi horiek Katalinari eta haren semeari sorginak izatea egotzi zieten. Epaimahaiak Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitza bi urteko erbestera kondenatu zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,23 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).


Biztanleriaren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako eliza.
Goizuetako auzoak
Auzoak Biztanleria (2014)
Aitasemegi 64
Alkainzuriain 28
Alkasoaldea 43
Artikutza 3
Espidealdea 44
Goizueta 553
Tartazu 12

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako udaletxea.

2007an, Eusko Abertzale Ekintzako Miguel Jose Lekuona Salaberria aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien % 0,51) eta boto zuriak, lau (botoen % 0,68). Abstentzioa % 20,89koa izan zen.

Goizuetako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 292 4
Elkartasuna 288 3

2011n Bildurena izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 448 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza (Pablo Miranda Tabernarentzat) erdietsi zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Udaletxe plaza, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Miguel José Lekuona Salaberria EAE
2011-2015 Pablo Miranda Taberna Bildu
2015-2019 Unai Loiarte Bildu

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta Semeak autobus konpainia arduratzen da Hernani eta Goizueta bitarteko lineaz. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Bigarren linea batek Goizueta eta Leitzako udalerriak elkartzen ditu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»
Goizuetako Joakina Cestauren[6] testigantza. Goizuetara astoz edo zaldiz jaisten zen Lopenea baserritik, etxerako beharrezkoa erosi, eta buelta egiten zuen. Ogia erostean gertatutako anekdota kontatzen digu pasarte honetan. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Goizueta[9] udalerriko biztanleen % 94.84 euskalduna da.[10] Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailkatzen da, Leitzaldeko euskaran[11] hain zuzen. Kanpotarrei goizuetarren hizkeratik deigarrien egiten zaien ezaugarria haren azentuazioa da. Doinu berezi horretan hitz egiten dutenen artean daude Jose Mari Bakero futbolaria, Patziku Perurena idazlea, Mikel Elizegi umorista eta telebista aurkezlea edota Asier eta Aimar Olaizola pilotariak. Goizuetako euskararen azentuazioak Oiartzungo euskararen antz handia du. Hona hemen Goizuetako euskarari buruzko hainbat webgune:

1869an Luis Luziano Bonapartek Goizuetako euskara iparraldeko goi nafarreran sailkatu zuen, eta horren barnean, Gipuzkoako azpieuskalkian eta Irungo aldaeran. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok erabat euskaldun ziren udalerrien zerrendaren barnean sartu zuen (Hainbat egile: "G. H. L. V.", Auñamendi., 1960, 44-60. orr.). Julio Altadill historialariak zioenez, "los naturales del país hablan casi exclusivamente vascuence, a tal punto que serán muchos, especialmente las mujeres, que no conocen otra lengua" ("bertakoak ia-ia euskaraz soilik mintzo dira, hainbeste non, emakumeek batez ere, ez dakite beste hizkuntzarik") (Altadill: Geografía general de País Vasconavarro. Provincia de Nabarra, Bartzelona, 178. orr.).[12]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan. Ospetsua da inauterietan herriko neska-mutilek dantzatu ohi duten Zahagi dantza.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako zubia.
Goizuetako labaderoa.

Goizuetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa