Edukira joan

Goizuetako inauteriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zahagi dantza Goizuetako inauterietan

Goizuetako inauteriak, Goizuetan iñoteak deituak, hausterre-egunaren aurreko hiru egunetan ospatzen dria, igandetik asteartera. Protagonistak mozorroak deitzen diren gazteak dira. Zuriz eta gerriko eta txapel gorriz jantzirik, herrian eta baserrietan zehar ibiltzen dira iñauterietako lehen egunean. Biharamunean, herrian segizioa egiten dute, zahagi dantza eginez, ikazkin bat irudikatzen duen Zaia pertsonaiarekin, batzuetan zomorro ere deitua, bizkarrean zahagi handia duela. Dantza bukatzean, Zaia segiziotik atera eta korrika ibiltzen da neska eta emakumeen atzetik musuak emateko.[1][2] Eskean jasotako diruarekin, hurrengo larunbatean kontuak ospatzen dituzte, non jasotako dirua kontatu eta horrekin elkarrekin afaldu eta festa luzatzen duten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Inauteriak» Goizuetako Udala.
  2. (Gaztelaniaz) Garmendia Larrañaga, Juan. Carnaval en Navarra. , 117-120 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Los carnavales de Goizueta concluyen con la 'Zahagi dantza'» dantzan.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]