Golda Meir
Golda Meir (hebreeraz: גּוֹלְדָה מְאִיר, ˈɡolda meˈʔiʁ ahoskatua), jaiotzez Golda Mabovitx, (Kiev, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1898ko maiatzaren 3a - Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a) Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa izan zen.
Gaztetatik sionismoarekin guztiz konprometitu zen. Kargu politiko garrantzitsuak izan zituen, hala nola Israelgo lehen enbaxadorea izan zen SESBen, Lan ministroa, Atzerri Gaietako ministroa eta Israelgo lehen ministroa 1969ko martxoaren 17tik 1974ko ekainaren 3ra. Mundu mailan errege familiak aparte utzita estatu bateko gobernuburu bihurtu zen hirugarren emakumea izan zen.
Tsarren Errusian jaioa, juduen aurkako jazarpena zela eta, familiak Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Han, mugimendu sionistako kide egin zen, eta 1921ean Palestinara emigratu zuen bere gizonarekin. Geroago Israelgo estatuaren sorreran parte hartu zuen. Lehen ministro karguak sorpresaz harrapatu zuen, bere aurrekoa zen Levi Eshkol ustekabean hil eta gero. Kargu honetan hainbat arazori egin behar izan zion aurre, hala nola, palestinarren ekintza armatuei (adibidez Municheko Joko Olinpikoetako gertaerak) eta Yom Kippur Gerrari.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golda Meir ![]() |
|
![]() |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |