Golden Raspberry sariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Razzie Sarien 29. edizioa. Oso glamour berezia du ekitaldiak.

Golden Raspberry sariak (Urrezko Mugurdia sariak), baita Razzies edo anti-Oscars bezala ezagututa ere, John Wilson zinema kritikariak 1980an sortutako sari kritiko eta umoretsuak dira. Era batez Oscar Sarien ifrentzua izaten dira. Sari hauek Estatu Batuetako film, aktore, gidoilari eta zuzendari okerrenak nabarmendu nahi dituzte. Sari hauen zeremonia Oscarrena baino lehen egiten da urtero.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak urtero ematen dira. Aukeraketa Golden Raspberry Award Foundationen partaideak egiten dute. Fundazioko kidea izateko bakarrik harpidetza ordaindu behar da; horrek boto eskubidea edozeini ematen dio. Sariaren izena ingeleseko blowing a raspberry esaeratik dator, hau da, ahoz egindako puskerra antzeko soinua, purrustada, zerbait kazkarra edo txarra dela adierazteko. Saria plastikozko mugurdi bat da, golf pilota baten tamainukoa, zeluloide karrete baten gainean itsatsita, guztia urrezko sprayz margotuta. Trofeoaren prezioa $4.89 da (dolar amerikarrak).

Sarien irabazleak trofeoa jasotzeko normalean ez dira aurkezten.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Wilson sarien banaketan.

Gaur egungo kategoriak

  • Film okerrena
  • Zuzendari okerrena
  • Gidoi okerrena
  • Aktore okerrena
  • Aktoresa okerrena
  • Bikote okerrena
  • Taldeko aktore okerrena
  • Taldeko aktoresa okerrena
  • Remake (bertsio berria) edo ondorengo (sequel) filma okerrena
  • Berrerospen saria (2014tik): honekin haien interpretazio-lanetan hobekuntza txiki bat egin duten aktoreei saritzen zaie.
  • Kameraz egindako lan okerrena

Etorkizuneko kategoriak

  • Animazio edo marrazki bizidunetako film okerrena
  • Animazio-laburmetraia okerrena
  • Fikziozko laburmetraia okerrena

Kendutako kategoriak

  • Kanta original okerrena
  • Izar berri okerrena
  • Soinu banda okerrena
  • Efektu berezi okerrenak

Beste motatako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera baten lorpen okerrenari saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hau bost aldiz bakarrik eman da: Ronald Reagan 1981an, Linda Blair 1983an, Irwin Allen 1985an, Jaws filmaren "Bruce, gomazko marrazoa" 1987an eta Uwe Boll zuzendariak 2009an, "Germany's answer to Ed Wood" filmagatik.[2]

Gobernadorearen Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hau Razzi sarien gobernadoreak emandako aipamen berezia da. Honekin John J. B. Wilsonek beste kategorietatik kanpo gelditu diren pertsonak saritzen ditu. Esaterako, 2003an, From Justin to Kelly filmaren "sasi koreografiaren" aipamenez Travis Paynek jaso zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golden Raspberry sariak