Edukira joan

Goliardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goliardoek idatzitako Carmina Burana XI-XIII. mendeko kanta-bilduma, Benediktbeuern-eko abadian aurkitua

Goliardoak XII.-XIII. mendeetan lekuz leku eskean eta kantari bizi ziren elizgizon ibiltariak ziren, bai eta unibertsitateko ikasle pobreak eta pikaroak ere. Elizgizonetako asko apaizgoa utzitakoak edo ihes egindako fraideak izaten ziren. Haien bizitza Erdi Aroko helburu aszetikoaren eta Erromatar Eliza Katolikoaren arau estuen kontrako erreakziotzat ikusten da gaur egun. Haien kantak, latin arrunteko bertsoetan eginak, maitasunari, ardoari eta bizitza ibiltariari eskainiak izaten ziren, eta sarritan eraso zorrotzak egiten zizkioten Elizaren moral-gabeziari eta gizarteko egiturei. XIII. mendean desagertu ziren jasandako jazarpenengatik eta orduko jakintza egituratua ordezkatzen zuen unibertsitatean lekua egiten ez jakiteagatik.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Le Goff, Jaques (1957)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]