Iltze ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gomphus clavatus» orritik birbideratua)
Iltze ubela
Gomphus clavatus1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaGomphus
Espeziea Gomphus clavatus
Gray, 1821
Mikologia
Teeth icon.png 
eztenak himenioan
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Yellow spore print icon.png 
espora horiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Iltze ubela (Gomphus clavatus) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jateko ona bada ere, bere bakantasunagatik merezi du errespetatzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Borra baten edo kono moztu baten itxura du. Hasieran ia laua da, ondoren kopa gisa hondoratzen da. Gaztetan lila ilun kolorea du, ondoren hori-oliba kolorea hartzen du. Ertz irregularra eta gingilduna du.

Himenoforoa: Tolestura dekurrenteak, adarkatuak, lila edo more kolorekoak, purpura kolorea oinarrian, koloregabetzeko joera du eta tonu horixka hartzen du, esporen koloreagatik.

Hanka: Lodia, 4 eta 6 cm arteko garaiera, betea, gogorra, tomentosoa, more kolore ilunekoa, zahartzean zurbilduaz joaten da.

Haragia: Harroa, lodia, zurixka, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen. Usain atsegina du eta zaporea mikatz samarra.[2]

Etimologia: Clavatus epitetoa latinetik dator, borra itxuran esan nahi duen "clavatus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso preziatua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza beste espezie batekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, koniferoen azpian, hostozabaletan eta baso mistoetan ere bai, korroak edo lerroak eratuz, gehienetan ale askokoak. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 564 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 432 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 164 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]