Gong Lijiao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gong Lijiao

Bizitza
JaiotzaLuquan1989ko urtarrilaren 24a (34 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Science and Technology Beijing (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Pisu jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua85 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTxinako Alderdi Komunista

IAAF: 223500 Olympic.org: lijiao-gong Edit the value on Wikidata

Gong Lijiao (txinera sinplifikatuz: 巩立姣, Luquan, 1989ko urtarrilaren 24a), txinatar pisu jaurtitzailea da, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko debuta 2007ko Munduko txapelketan egin zuen eta Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan bosgarren egin zuen. Dena dela aurretik gelditutako bi jaurtitzaile deskalifikatu egin zituzten doping kontuengatik eta brontzezko domina jaso zuen. 2009an Munduko txapelduna eta Asiako txapelduna izan zen.

Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan laugarrena izan zen baina berriz ere deskalifikazio bat medio brontzezko domina eskuratu zuen. Auziak aurrera jarraitu zuen eta 2016an bigarren egina zuen jaurtitzailea deskalifikatu zuten eta brontzezko domina hori zilarrezkoa bihurtu zen[1].

2017an eta 2019an Munduko txapelduna izan zen eta Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu du[2].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Pekin 2008 3. postua, brontzezko domina Pisu jaurtiketa
Erresuma Batua Londres 2012 2. lekua, zilarrezko domina Pisu jaurtiketa
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina Pisu jaurtiketa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Alemania Berlin 2009 3. postua, brontzezko domina Pisu jaurtiketa
Erresuma Batua Londres 2017 1. postua, urrezko domina Pisu jaurtiketa
Qatar Doha 2019 1. postua, urrezko domina Pisu jaurtiketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «IOC sanctions Evgeniia Kolodko for failing anti-doping test at London 2012» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  2. (Ingelesez) «People's Republic of China's GONG Lijiao wins gold in women's shot put» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]