Gongoil linfatiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Besapeko gongoilak.

Gongoil linfatikoa immunitate-sistemaren bigarren mailako zatia da, barearekin batera. Gorputz osoan zehar hedatzen den sare handi bat osatzen dute gongoilek, lepo aldean, besapeetan eta iztaietan bereziki kontzentratzen direlarik.

Gongoil linfatikoek babarrun itxura dute, eta linfaren basoetan edo hodietan daude. Bertara iristen diren mikrobioak (bakterioak edo birusak) iragazi eta suntsitzen dituzte (mikrobio horiek odol sisteman sartzea eragozten dute)

Gongoil linfatikoetan T eta B linfozitoak pilatzen dira.

Odol-hodiek ere gongoil linfatikoak zeharkatzen dituzte, horregatik linfozitoak linfatik odolera igaro daitezke, ala alderantziz [1]

Infekzio bat dagoenean linfozitoak azkar ugaltzen dira gongoil linfatikoetan eta, ondorioz, hauek handitzen dira.

Linfadenopatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linfadenopatiak edo adenopatiak gongoil handituak dira, hiru gaixotasun motengatik agertzen direnak: infekzioak, tumoreak edo bestelakoak. Eritasun gaiztoaren susmoa egonez gero, biopsia bide diagnostiko hoberena da orokorrean.

Bestela, linfomak gaixotasun tumoralen artean bereziak dira, hauetan gongoilak eurak minbiziak hartuta daudelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 400-402 orr. IBSN: 84-291-1871-3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gongoil linfatiko Aldatu lotura Wikidatan