Gontzal Díez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gontzal Díez
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1961
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2013ko ekainaren 12a (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria eta arte-kritikaria

Gontzal Díez del Hoyo[1] (Bilbo, Bizkaia, 1961ib., 2013ko ekainaren 12a) gaztelaniazko kazetaria, idazlea, arte kritikaria eta poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziaduna, Zurgai. Euskal Herriko Poetak aldizkariaren eta kolektiboaren sortzailetariko bat izan zen. Bilbon ere, 1987an, La Ría del Ocio aldizkariaren sortzailea izan zen eta haren erredakzio-burua; haren ardura nagusia literatura saila izaten zen. Bere poemak, kolaboratzaile gisa beste hedabidetan ere agertu ziren, esaterako Antaria eta La alegría de los naufragios aldizkarietan. Halaber, urte bereetan Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroa - Pantzerkin lan egin zuen. 1990eko hamarkadaren hasieran Murtziara joan zen, Vocento taldeko hango La Verdad egunkarian lan egiteko; egunkari horretan bereziki kultura gehigarriaren ardura izan zuen. Pinturaren inguruan interes handia erakutsi zuen beti eta katalogoen aurkezpenak eta komentario kritikoak idatzi zituen: Ángel Baltasar, Antonio Mir, Rosa Vivanco, Pepe Yagües eta beste askoren katalogoetan. 2002an Murtziako Las Torres de Cotillas herriak sortu berri zuen mikroipuinen lehiaketa irabazi zuen.

52 urte zituela hil zen, Bilbon; urtebete geroago Zurgai aldizkariak haren azken poema-liburua plazaratu zuen, Zaguan del cielo, 2007an idatzia. Haren obra guztia gaztelaniaz sortua da.

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poemas de la galerna. Alonso Ertzila Saria, 1986. Bere momentuan argitaratu gabe gelditu zen egileak proposatzen zitzaion argitalpenarekin ados ez zegoelako. 2018an, bere familiak plazaratu zuen azkenik, Poemas de la galerna y otros escritos inéditos izenburupean (Bilbo: El Sastre de Apollinaire, 2018. ISBN978-84-947249-3-0)[2]
  • Los poemas de Al Zeid. Antonio Oliver Belmás Saria. Murtzia:Editora Regional de Murcia, 2002.
  • Poemas para una dramática elemental. Tres Fronteras, 2008.
  • Cusco. Almeria: Ediciones perdidas, 2009.
  • Zaguan del cielo. Hitzaurrea: Amalia Iglesias. Bilbo: Zurgai, 2014. 82 or. ISBN 9788469716441. Hil onodren plazaratuta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Díez idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Dieitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. http://www.kulturklik.euskadi.eus/evento/2019020715544859/presentacion-del-libro-poemas-de-la-galerna-y-otros-textos-ineditos-de-gontzal-diez/kulturklik/es/z12-detalle/es/
  3. Catalina Caballero: "El legado de Gontzal Díez". "Pérgola", Bilbao aldizkariaren gehigarria, 2015eko maiatza, 16.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]