Gonzalo Moro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gonzalo Moro
Korrejidore


Bilboko alkatea

Bizitza
Jaiotza 1427
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza 1427 (-1/0 urte)
Jarduerak
Jarduerak legelaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Leinu gerrak

Gonzalo Moro (? - 1427) bizkaitar politikari, militar eta legelaria izan zen. 1394an Henrike III.a Gaztelakoa erregeak Bizkaiko eta Gipuzkoako korrejidore izendatu zuen[1][2]. Entzutegiko entzule eta Enkartazioetako eta Gipuzkoako ikuskaria (veedor) izan zen[3]. 1402an erregeak Bilboko alkate ere izendatu zuen. Bere zeregin politiko nagusia Leinu gerrak amaiaraztea zuen eta horretarako bide legalez gain (Enkarterriko Forua idatzi zuen eta Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantzak onartu zirenean parte hartu zuen[3]) indarkeria ere erabili zuen. Berari buruz honela diot Bizkaiko esaera zaharrak:

« Gonzalo Moro tati, tati,

Gaxtoa gaxtigaetan daki

»

1417an, Joanes II.a Gaztelakoaren erreinaldian, lapurtarren eta ingelesen aurkako bizkaitar itsas-armada zuzendu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Monreal Zia, Gregorio (2005) The Old Law of Bizkaia (1452): introductory study and critical edition University of Nevada Press 37 or. ISBN 9781877802522.
  2. (Gaztelaniaz) Real Academia de la Historia; Angel Casimiro de Govantes Diccionario geográfico-histórico de España 1 Maxtor 348 or. ISBN 9788497610445.
  3. a b Gonzalo Moro www.puntubi.com.
  4. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia Gonzalo Moro.