Edukira joan

Gorée uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorée uhartea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak vi
Erreferentzia 26
Kokalekua Senegal
Eskualdea2Afrika
Izen ematea1978 (II. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gorée uhartea (frantsesez: Île de Gorée) Senegalgo uharte bat da, Dakar hiriburuan aurkitzen dena. 2018ko erroldaren arabera 1.800 biztanle ditu.

UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1978. urtean duen esklabutza historia dela eta.[1]

Dakar hiriko itsas-portuan kokaturik dago 3,5 kilometroko distantziara.[1] Uharte oso txikia da, 900 metrotako luzera, 350 metrotako zabalera eta ondorioz 0.28 km²-ko azalera baino ez du.[2] Uhartea oso laua da.

Goréen ur gezarik ez dagoenez ez zen inor bizi han. Europarrak Afrika kostaldean bidaiatzen hasi zirenean ohikoa zen uhartean geldialdia egitea eta portugaldarrek 1444. urtean asentamendu bat ezarri zuten. Kapera bat eraiki zuten eta ardiak ekarri zituzten. 1501 eta 1506 artean Vasco da Gama, Ameriko Vespuzio, Tristão da Cunha eta Afonso de Albuquerque esploratzaileek kapera hartan izan ziren biadai luzeetarako babesa eskatzen.

XVII. mendearen hasieran herbeheretarren esku gelditu zen uhartea eta haien herrialdeko Goeree uhartearen izena eman zioten. 1677an frantsesek eskuratu zuten eta 1960an Senegalek independentzia lortu artean haien eskutan izan zen.

Gorée uharteak historia tristea du. XV eta XIX. mendeen artean Afrika kostalde soko esklabu merkataritza zentru handiena izan zen.[1] Esklabu merkatarien luxuzko jauregiak eta Esklabuen etxea eraiki ziren, oraindik ikusgai daudenak.[3] "Itzulera gabeko atea" ere bazegoen, hura zeharkatuta esklabuak Amerikara eramateko itsasontzietan sartzen zituzten. Historiagileen arabera hiru mendetan 20 milioi esklabu pasa ziren Gorée uhartetik.[2]

Dakar hiriburutik ferryak daude Gorée uhartera, 20 minutuko bidaia da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 whc.unesco.org (kontsulta data: 2025-08-28).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) John. (2025-04-28). «# Esta pequeña isla africana esconde la puerta sin retorno: 20 millones de vidas transformaron sus 28 hectáreas en un santuario de memoria que la UNESCO protege desde 1978» Día Mundial (kontsulta data: 2025-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) vagandopormundopolis. (2020-11-28). «Qué ver en la Isla de Gorée» Vagando Por Mundopolis (kontsulta data: 2025-08-28).
  4. (Gaztelaniaz) Cost, Guía Low. (2022-09-02). «Visitar la Isla de Gorée (desde Dakar) • Guía Low Cost» Guía Low Cost (kontsulta data: 2025-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]