Edukira joan

Gorbeia Suzien mendi lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorbeia Suzien
Antolatzailea Zeanuriko udala eta Joko Alai Elkartea
Sorrera 2012
Tokia Zeanuri (Bizkaia)
Modalitatea mendi lasterketa
Distantzia 32 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Errumania Ionut Zinca (3)
Emakumezkoak:
hainbat (1)
Errekorrak Gizonezkoak (2023):
2:57:08 Espainia A. Santamaría
Emakumezkoak (2025):
3:34:16 Euskal Herria Lide Urrestarazu
Txapeldunak Gizonezkoak (2025):
Euskal Herria Aitor Ajuria
Emakumezkoak (2025):
Euskal Herria Lide Urrestarazu
Webgunea www.gorbeiasuzien.eus


Gorbeia Suzien mendi lasterketa Bizkaiko Arratia eskualdeko Zeanuri udalerrian hasi eta bukatzen den mendi lasterketa da, inguruko hiru mendi igotzen direna, tartean Gorbeia. Skyrunner World Series txapelketako lasterketa da.

Hasiera batean 28 kilometrotako ibilbidea egiten zen; Zeanuri - Lekanda - Aldamin - Gorbea - Zeanuri. 2016an mendien ordena aldatu zen, Gorbeia eta Aldamin trukatuz eta ordutik 32 kilometrotako ibilbidea egin behar dute lasterkariek. 2.400 metrotako desnibel positiboa du.

Bigarren lasterketa bat ere badago, Gorbeia Suzien laburra, 21 kilometrokoa (D+ 1200m).

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2012 Errumania Ionut Zinca 2:29:24 Euskal Herria Oihana Kortazar 3:06:25
2013 Errumania Ionut Zinca 2:28:27 Euskal Herria Leire Agirrezabalaga 3:03:42
2014 Errumania Ionut Zinca 2:46:16 Euskal Herria Maite Maiora 3:14:42
2015 Espainia Manuel Merillas 2:57:01 Katalunia Laura Orgué 3:29:26
2016 Espainia Luis Alberto Hernando 3:00:20 Espainia Andrea Gil 3:48:52
2017[1] Euskal Herria Aritz Egea 3:02:55 Errumania Ingrid Mutter 3:37:47
2018 ez zen jokatu
2019[2] Euskal Herria Aritz Egea 3:07:33 Norvegia Yngvild Kaspersen 3:34:32
2020 ez zen jokatu
2021[3] Kenya Zaid Ait Malek 3:03:40 Errumania Denise Dragomir 3:39:47
2022[4] Espainia Nico Molina 3:08:26 Frantzia Noemie Vachon 3:49:37
2023[5] Espainia Alain Santamaría 2:57:08 (R) Frantzia Clémentine Geoffray 3:34:24
2024[6] Italia Luca del Pero 3:00:25 Espainia Júlia Font 3:45:39
2025[7] Euskal Herria Aitor Ajuria 3:01:16 Euskal Herria Lide Urrestarazu 3:34:16 (R)
  • 2016tik ibilbide berria.
Lasterkaria Garaipenak Urteak
Errumania Ionut Zinca 3 2012, 2013, 2014
Euskal Herria Aritz Egea 2 2017, 2019
hainbat 1 ...
Lasterkaria Garaipenak Urteak
hainbat 1 ...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Egea eta Mutter, garaile Gorbeia Suzien mendi-lasterketan» EITB 2017-10-07 (kontsulta data: 2022-10-09).
  2. kudeatzailea; kudeatzailea. (2019-09-29). «ARITZ EGEAK ETA YNGVILD KASPERSEN-EK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIEN TERNUA 2019 MENDI LASTERKETA» Lasterketak.eus (kontsulta data: 2022-10-09).
  3. kudeatzailea; kudeatzailea. (2021-09-26). «ZAID AIT MALEK-EK ETA DENISA DRAGOMIRREK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIENEN ZORTZIGARREN EDIZIOA» Lasterketak.eus (kontsulta data: 2022-10-09).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-08). «Tontorretik gertu geratu dira Onditz Iturbe eta Oihana Azkorbebeitia Gorbeia Suzienen ostean» naiz: (kontsulta data: 2022-10-09).
  5. kudeatzailea. (2023-09-23). «ALAIN SANTAMARIAK ETA CLÉMENTINE GEOFFRAYK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIEN MERREL 2023 SKYRACE LASTERKETA» Lasterketak.eus (kontsulta data: 2024-09-28).
  6. Olasagasti, Ramon. (2024-09-28). «Julia Font eta Luca del Pero garaile XI. Gorbeia Suzien proban» Berria (kontsulta data: 2025-09-27).
  7. Olasagasti, Ramon. (2025-09-27). «Lide Urrestarazu eta Aitor Ajuria garaile Gorbeia Suzien proban» Berria (kontsulta data: 2025-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]