Gordean neuzkanak
Itxura
| Gordean neuzkanak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Manuel Lasarte |
| Argitaratze-data | 1975 |
| Izenburua | Gordean neuzkanak |
| Argitaletxea | Auspoa |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
Gordean neuzkanak Manuel Lasarte bertsolariak 1975ean plazaratu zuen bere bertsoen antologiraren izenburua da. Tolosako Auspoa bilduman argitaratu zuen. Hitzaurrea Manuel Olaizola "Uztapide"k egin zuen.[1] Liburuaren edizioa oso dotorea izan zen, argazki eta partitura ugariekin lagunduta. Prosa lanak eta bertso-paperak biltzen dira lan honetan. "Bertsolari bezain prosagile bikaina da Lasarte", zioen Antonio Zavalak, "Auspoa bilduma"ren burua.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antologia hiru ataletan antolatuta dago:
- I. atala: "Bertsotarako apizioa": hitz-lauez haren biografiaren laburpena egin zuen. Liburu osoan prosaz eginiko azalpenak jasotzen dira ere bai.
- II. atala: "Bertsoak"
- III. atala: "Omenaldia" (1975/03/2)