Gordiano II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gordiano II» orritik birbideratua)
Gordiano II.a


Erromatar enperadorea

238ko martxoaren 22a (egutegi gregorianoa) - 238ko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa)
Pretore


Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula


Kuestore

Bizitza
JaiotzaKartago192
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaKartago238ko apirilaren 12a (38/48 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaGordiano I.a
AmaFabia Orestilla
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria

Gordiano II.a (latinez: Marcus Antonius Gordianus Sempronianus Romanus Africanus; 192238ko apirilaren 12) erromatar enperadorea izan zen 238an zehar. Gordiano I.aren semea izan zen. Haren arreba, Antonia Gordiana, Gordiano III.aren ama izan zen.

Heliogabaloren agintaldian, kuestore aritu omen zen Gordiano, eta Alexandro Severorenean kontsul. 237an, Afrika probintziara joan zen aita gobernaria zelako.

Alexandro Severoren hiltzaileak, Maximino Trax enperadore berriak, ez zuen oso ospe handirik lortu. Afrika probintzian Gordiano I.ak matxinada sortu zuen, tokiko politikariek bultzatuta. Gordiano I.aren adina zela eta (80 urte baino gehiago zituen), Gordiano II.arekin batera hartu zuen enperadore titulua. Senatuak izendapen hori onartu zuen.

Gordianoren aurkariak aldameneko Numidia probintziatik etorri zen. Haren gobernariak, Maximinoren aliatuak, Afrika probintzia eraso zuen. Gordiano II.ak aurre egin zion, baina bizitza galdu zuen borrokan. Honen berri izanda, Gordiano I.ak bere buruaz beste egin zuen. Nolanahi ere, 238rako, Gordiano II.naren iloba, Gordiano III. enperadore bihurtu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiano II.a Aldatu lotura Wikidatan