Gordiar korapiloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandro gordiar korapiloa mozten, Jean-Simon Berthélemyrena.

Gordiar korapiloa esaerak elezahar greko batean du jatorria. Horren arabera, Frigiako biztanleek (Anatoliako eskualdea, egungo Turkian) erregea aukeratu beharra zutenez, Orakuluari galde egin zioten. Honek esan zien hurrengo erregea izango zela Ekialdeko Atea gurutzatuko zuena bele batekin gurdian. Hura bete zuena Gordias izan zen, bere gurdia eta idiak besterik ez zuen nekazaria. Errege izendatu zutenean, Gordio hiria sortu zuen eta, eskertzeko asmoz, Zeusen tenpluari eskaintza bat egin zion: bere gurdia, uztarria eta ezpata. Hauek, baina, oso korapilo bereziz lotuta utzi zituen, askaezina zen korapiloa egin zuen, muturrak barnean ezkutatzen zituena. Orduan esandakoaren arabera, korapiloa askatzeko gai zenak Ekialdea konkistatuko zuen.

Alexandro Handia (K.a. 356-323) Persiar Inperioa konkistatzera zihoanean, K. a. 333an, Helespontoa zeharkatu ondoren, Frigia konkistatu zuen, non gordiar korapiloa askatzeko erronkari aurre egin behar izan zion. Arazoa korapiloa bere ezpataz moztuz konpondu zuen, berdin zuela korapiloa askatzea ala moztea esanez (Kinto Kurtzio Ruforen hitzetan). Gau hartan ekaitza izan zen eta tximistak ikusi ziren zeruan. Alexandroren arabera, hori Zeus ados zegoenaren seinale zen. Eta, jakina den bezala, Alexandrok Ekialdea eta Persiar Inperioa konkistatu zituen.

Gaur egun Gordiar korapiloa esaera erabiltzen da konpontzeko oso zaila den auziari men egiteko; bereziki imajinazio handia behar duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]