Gorka Bidaurrazaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Bidaurrazaga
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1972ko irailaren 20a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1992 / 1996
Athletic1995 / 199540
UE Lleida1996 / 1997
Club Deportivo Badajoz1997 / 1997
UE Lleida1998 / 1998
Elx Club de Futbol1998 / 1999
Real Sociedad Gimnástica de Torrelavega1999 / 2000
Club Polideportivo Cacereño2000 / 2001
Amurrio Kluba2001 / 2002
Club Portugalete2002 / 2005
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Gorka Bidaurrazaga Rebolleda (Barakaldo, 1972ko irailaren 20a) bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea da, aurrelari moduan aritu zena. Aitor bere anaia futbolaria ere izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorka Athletic Clubeko harrobian trebatu zen. 1992an, orduan Bigarren Mailan zegoen Bilbao Athleticera igo zen. 1995eko urriaren 29an Lehen Mailan Athleticekin debuta egin zuen, Valentziaren aurka 3 eta 1 galduz.[2] Hiru partida gehiago jokatu zituen ligan, horietako bi titular bezala, Stepanovićek zuzentzen zuen talde zuri-gorriarekin.[3]

Hala ere, bere ibilbide profesionala UE Lleidan jarraitu zuen 1996an. Hurrengo kanpainari begira CD Badajozera pasa zen, baina minutu faltaren ondorioz urtarrilean itzuli zen talde katalanera. Bere hurrengo taldeak Elche CF, Gimnástica de Torrelavega, CP Cacereño eta Amurrio Kluba izan ziren. 2002an Club Portugaletek fitxatu zuen, non bere ibilbideko azken hiru denboraldiak eman zituen.

Erretiratu ondoren, entrenatzaile lanetan hasi zen prestakuntza taldeetan eta Bizkaiko futbol talde apaletan.[4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 19921996
Athletic Club 1995
UE Lleida 19961997
CD Badajoz 1997
UE Lleida 1998
Elche CF 19981999
Gimnástica de Torrelavega 19992000
CP Cacereño 20002001
Amurrio Kluba 20012002
Club Portugalete 20022005

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]